2019-20ko erreportajeak Hitzen Uberanen

Jarraian dituzue 2019-20 denboraldian Hiten Uberanen publikatu diren erreportajeak zerrendaturik.

kafetera

Nola omendu Binyavanga Wainaina

Binyavanga Wainaina idazle kenyarrak “Nola idatzi Afrikari buruz” artikuluari esker lortu zuen ospea. Bizi zela, hainbat testu labur eta liburu bat publikatu zuen, eta Kenyako literatur aldizkari bat hauspotzen aritu zen. Honako honen bidez omenaldi bat eskaini nahi diogu eta aurrez euskarara ekarri gabeko haren testu bat zabaldu.

Binyavanga Wainaina

Antzerki liburuen bide berriak

Aurten bi antzerki bilduma berri etorri zaizkigu plazara: batetik, Maiatz argitaletxeak martxan jarri duen Garazin Antzerki bilduma; bestetik, oraintxe harpidetzak biltzen dabilen Ganbila antzerki bilduma, Susa argitaletxea eta EHAZE-Antzerkizale elkartearen eskutik.

ganbila 1-2-3

Homero eta gu: Itzulpen bat(zu)en inguruko oharrak eta beste

Joannes Jauregiren eskutik

Introitus.- Homeroz, Odiseaz eta duela 2.500 urteko testu bat ingelesera enegarrenez itzultzeaz. Itzulpen feministez (?), txakurrez, esklaboak urkatzeaz eta metafora generodunez. Apaizez, kanonaz eta Shakespeareren besaulkiaz. Zergatik horrek guztiak ez duen bost axola, edo, batek daki, agian bai.

551167966odisea

Munduko feminismoa, euskarari emana

Kattalin Minerren eskutik

Jatorrizkoa argitaratu zenetik 70 urte pasa diren honetan, Simone de Beauvoirren Bigarren sexua argitaratu du Eskafandrak euskaraz, Irene Arraratsek itzulita. Ez da baina, azken urteetan euskarara ekarritako teoria feministaren liburu bakarra. Euskarazko itzulpengintza eta feminismoa, kostatako bide batetik, fruituak ematen ari den praktika da dagoeneko.

bigarren-sexua-txalaparta-eus

Poeta naiz ni

Maialen Akizuren eskutik

Inor ez delako profeta bere mendean. Horixe du Asier Amezagaren (Getxo, 1986) saiakerak izenburutzat. Kuriosoa egin zitzaidan titulua: aditza duen esaldia, ezeztapena baina baieztapen eta menpekoa dena aldi berean, eta Miguel de Unamuno Sariaren irabazle, zer eta Gabriel Arestiren inguruko lan bat. Autorearen hasierako asmoa Arestiren eragina aztertzea omen zen, baina, aurrera egin ahala, “Aresti nola egin den” aztertzen bukatu du.

inor ez delako

Idazleen trabak eta saihesbideak

Alaia Martinen eskutik

Idazleen lana amaituta eta ia ebatzita iristen da geure eskuetara eta bidean izan dituzten trabak ikusezinak izan litezke irakurleontzat. Trabak izan, badituzte, baina. Horietariko batzuk aletuta datoz hemen, Irati Jimenez Uriarteren, Peru Magdalena Arriagaren eta Uxue Alberdi Estibaritzen ahotik eta oinetatik.

20200223_180442

Zergatik dira direnak emakume itzultzaileak?

Isabel Etxeberria Ramirezen eskutik

Itzulpengintza jarduera feminizatua omen da; baina azken urteotan argitaratu diren euskararako itzulpenak aztertuta, lautik hiru gizonezkoek sinatuak direla ikusiko dugu. Nondik nora desoreka hori? Arrazoiak ulertu nahian, Itziar Diez de Ultzurrun, Bego Montorio eta Ana Moralesengana jo dugu argibide eske.

kafetera

 

(Hegats 57) Poeta kantariak? Hitzak doinuak adina balio duenean

Imanol Ubedaren eskutik

“Beti da bihar: Datozkeen literaturak” leloarekin publikatu zuen Euskal Idazleen Elkarteak Hegats aldizkariko 57. zenbakia, Mikel Antzaren zuzendaritzapean. Bertan, Imanol Ubedak kantagintza eta poesiaren arteko harremana aztertzen duen erreportajea publikatu zuen, Gorka Urbizu, Jon Basaguren eta Olatz Salvador elkarrizketatuta. Kanten hitzak poesia dira? Literatura da? Zer harreman dute kantariek beren kanten hitzekin?

JonBasaguren-1

(Hegats 57) Antzerkia eta literatura: Sismografo eszenikoa

“Beti da bihar: Datozkeen literaturak” leloarekin publikatu zuen Euskal Idazleen Elkarteak Hegats aldizkariko 57. zenbakia, Mikel Antzaren zuzendaritzapean. Bertan, Oier Guillanek antzerkia eta literaturaren arteko harremana aztertzen duen erreportajea publikatu zuen, udazkenean estreinatutako hainbat proiektuko kideak elkarrizketatuta: Tripak kolektiboa, Maite Aizpurua, Xanti Agirrezabala, Erika Olaizola… Antzerkiko hitzak poesia dira? Literatura da? Nola sentitzen dute antzerkigile belaunaldi berriek oholtza gaineko hitza?

1

Euskal teatroa(k)

Oier Guillanek iritzi moduko analisia plazaratu du “Sinadurak” atalean. Bertan euskarazko dramaturgia “berriez”, datozkeen proiektu berriez, eta koronabirusaren aurreko eta ondorengo argazkiez, mintzatu da.

1tx

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.