Belen Gopeguiren fabula, izan ginen munduaz

Belen Gopeguik Izan ginen mundua izeneko fabula argitaratu du «Zirriborroak eta gero» egitasmoaren barruan, Natalia Carreroren irudiekin. La Equidad olio-errota kooperatiboa hartu du gaitzat, eta Jose Luis Padronek euskaratu du fabula. Irudia: Zirriborroak eta gero.

Captura de pantalla 2020-11-25 a las 12.45.33

Lehenago ere hitz egin dizuegu «Zirriborroak eta gero» egitasmoaz. Azala kreazio espazioak hauspotzen du, etorkizun posibleei buruzko fabulak sortzeko helburuarekin. Orain arte, lau fabula argitaratu dituzte: Katixa Agirreren Loratze-perimetroa—Errekaleor auzo okupatuaz, Josune Urrutiaren irudiekin—, Iban Zalduaren Bisita bat arma museora—Gerrarako Eusko Label Plataformaz, Gorka Olmoren irudiekin—, Danele Sarriugarteren Zer gertatzen da K herrian ilargi beteko gauetan? —kutsadura luminikotik abiatuta, Maite Caballeroren ilustrazioekin—, eta, Karmele Jaioren Eskailerapekopandemia garaian abiatutako zaintza-sareez, Raisa Álavaren marrazkiekin—.

Bosgarrena labetik atera berria da, Belen Gopeguiren Izan ginen mundua, La Equidad olio-errota kooperatiboa hartzen duena ardatz. Hemen irakurri edo entzun dezakezue. Hurrengoa Harkaitz Canok egingo du –martxan da jada– Goiener kooperatibaren egitasmoa  abiapuntutzat hartuz.


 

Sinopsia

«Olaiaren senide maite batek, hogeita zazpi urte betetzear zegoela, olibondo leku batera bizitzera joatea erabaki zuen, toki bat baino gehiago, bizitzeko modu bat zena. Hau da bere egonaldiaren historia, zeregin komunen eta estrategia begetalen artean, basoetatik eta hiri ez-komunaletatik gertu».


 Albiste honen uberan

Katixa Agirre eta Ixiar Rozas Irakurrieran irratsaioan

Iban Zaldua: «Utopia anbiguoen bidetik jotzen saiatu naiz» (Hitzen Uberan)

Danele Sarriugartek badaki zer gertatzen den K herrian ilargi beteko gauetan (Arratsean irratsaioa)

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.