Asteburu honetan poesia bueltatuko da Eara

Abenduaren 26 eta 27an bi ekitaldi antolatu dituzte Ean: Oskar Alegriak antolakuntzaren enkarguz zuzendutako Aritzakoa film laburraren estreinaldia, eta Mari Luz Estebanek eta Metrokoadroka kolektiboak prestaturiko Andrezaharraren manifestua emanaldia. Sarrerak amaitzear, gaur da izena emateko azken eguna.

ea

Abenduaren 26 eta 27an HEA Elkarteak bi ekitaldi antolatu ditu Eskolondon:

1. Aritzakoa film laburraren estreinaldia, Oskar Alegria zinema zuzendariak Ean grabatutakoa.

Bi saio aukeran:

Abenduak 26, 18:00etan
Abenduak 27, 18:00etan

Kartelak Asun Landa 2020-12-14B

2. Andrezaharraren manifestua antzerkia, musika eta poesia. Mari Luz Esteban eta Metrokoadroka kolektiboko Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide. Iraia Elias eta Jurdana Otxoa.

Abenduak 27, 12:00etan (beteta)
Abenduak 27, 16:00etan

Kartelak Asun Landa 2020-12-14B 2

Aurretiaz pauntatu beharra dago. Horretarako, azpiko dokumentuan eman behar da izena. Gaur da azken eguna, plazak amaitu arte.

IZENA EMAN: https://forms.gle/BJHAeNE1fjtot7nT8

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.