Maiatz-en nobedadeak

Maiatz argitaletxeak zabaldu duenez, distantziatik ere posible da aldizkarirako bazkidetza berritu (71. zenbakia zabaldu berri dute), eta aurtengo liburu nobedadeak ere etxera bidaltzeko prest dira. Jarraian dituzue tituluak zerrendaturik. Aldizkariko aitzin solasean dioten moduan, “Liburu salketa arras murriztuekin, azoka ezabatu edo itxuraldatuekin gure egoera ekonomikoa ez da dirdiran baina egokituko gara euskal literatura estimatzen duzuen guzien laguntzarekin. Beti ere milesker zuen lanekin gure mundua hobetzen ari zareten guziei”.

maiatz

Berrogei urte beteko ditu aurki Maiatz proiektuak, aldizkaria eta liburuak publikatzen. Aurtengo egoerak sortu dituen zaltasunen aurrean, Maiatzekoak etxera bidaltzeko prest dira haien nobedadeak. Urteko bi aldizkariak (70 eta 71) baten prezioan jarri ditugu.

Helaraz daiteke txeke bat: Maiatz – Passemillon 2 – 64100 BAIONA
Edo banku transferentzia bat kontu honetara: FR76 1027 8022 7700 0566 0670 182

Informazio gehiago: maiatz@hotmail.fr

autorea

titulua

gaia

prezioa

Denen artekoa

Maiatz 71 eta 70

Aldizkari literarioak

10

Luixa Guilzu

Bizi zilipurtak

Poesia

15

Marisa Arruabarrena

Ezkutuan dagoena

Poesia

15

Joseba Aurkenerena

Hala bazan, hala ez bazan

Ipuinak, gazte literatura

10

Xerar Urrutia Jorajuria

Euskal Gerrikoa

Eleberri historikoa

10

Piarres Trounday

Amodioaren indarrez

Eleberria

15

Pierre Mestrot

Alta maite nuen

Polizi nobela

15

Odon Noblia

Askatasuna

Gazte literatura

10

Mayi Pelot

Ipuin, olerki, eleberri

Zientzia fikzioa

15

Itxaro Borda

Kripton 85

Eleberria

15

Agosti Xaho

Bidaia Nafarroara

Eleberri historikoa

15

Larrue Etxezaharreta

14-18 oroituz

Postalak, gerra oroimen

15

Mattin Etxamendi

Mendebal urrunean artzain

Artzain bizi kontakizuna

15

Eric Dicharry

Errudun

Poesia

15

Maiatz aldizkariaren 71. zenbakia kalean

All-focus

2020ko azaroari dagokion zenbakia zabaldi berri dute Maiatzekoek. Ohiko moduan, parte hartzaileen zerrenda luzea, eta testu mota anitzak. Hauek dira idazleak: Maialen Etxegoin, Iban Laka, Nicole Etxart, Joseba Aurkenerena, Ainhoa Urien, Jose Mari Zendoia Sainz, Jorajuria, Xabier Soubelet, Eukene Lizeaga, Juankar Lopez Mugartza, Eric Dicharry, Itxaro Borfa, Marikita Tambourcin, Jakes Sarraillet, Josu Jimenez Maia, Txomin Peillen, Lola Sarratea, Jakes Lafitte, Lucien Etxezaharreta eta Jean-Louis Davant.

Honakoak, berriz, aitzin solasetik ekarri ditugun hitz batzuk:

“Irakurle lagun, plazer da zurekin berriz solastea bizi ditugun garai txar hauek dudan jarri baigaituzte. Itxialdi berri batean aurkitzen gara uste genuelarik udaberriko sua hilko zela. Idatziaren hedapena guziz zauritua gertatzen da eta kontsolatzeko bultzatzen gaituzte sare birtual batzuek eskaini errealitate kontrolatura.

Euskal mundutik datozkigun berriek ez dute alaitzerik, ikusten denaz lehentasunetik beti urruntzen da euskararen irakaskuntza edo bizia.

(…)

Hor dugu literatura, sorkuntza bat eremu guziak gainditzen dituenak. Aipatu behar dugu hala ere azoken ezabatzeak, liburutegien hesteak nolako larritasunean sartzen gaituen. Hemen ez dugu ahal handirik deitzeko elkartasunera baina gure mailan hori beharrezkoa dugu.

(…)

Liburu salketa arras murriztuekin, azoka ezabatu edo itxuraldatuekin gure egoera ekonomikoa ez da dirdiran baina egokituko gara euskal literatura estimatzen duzuen guzien laguntzarekin. Beti ere milesker zuen lanekin gure mundua hobetzen ari zareten guziei.”

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.