Hitzen Uberanen urteurreneko emanaldia ikusgai

Azaroan egin genuen Hitzen Uberanen X. urteurrena ospatzeko ekitaldia; orain, ikusgai duzue emanaldi osoa, Donostia Kulturari esker. On egin!

Azaroaren 26an, «Hau ez da poeta bat (edo bai)» izeneko emanaldia antolatu genuen Donostia Kulturakoen laguntzarekin, Hitzen Uberan atariak 1o urte bete zituela ospatzeko. Gurekin izan ziren hiru idazlea: Goiatz Labandibar, Ixiar Rozas eta Mikel Soto. Hiruren ibilbideaz eta poesiarekin duten harremanaz mintzatu ginen, eta haien poema batzuk entzuteko aukera ere izan genuen. Orain, Donostia Kulturako lagunei esker, solasaldiaren bideoa ikus dezakezue osorik.

Mila esker parte-hartzaile, laguntzaile eta teknikari guztiei!

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.