«Ramiro Pinilla» eleberri laburren lehiaketa, otsailaren 21era arte

Getxoko Kultur Etxeak, Ramiro Pinilla idazle getxoztar famatuaren memoria mantentzeko asmoz, izen bereko eleberri lehiaketaren 4. edizioa jarri du martxan. Otsailaren 21era arte aurkez daitezke originalak, eta saridunak, 6.000 euro jasoko ditu. Sari-banaketa irailaren 13an izango da, Pinillaren urteurrenarekin bat eginez.

ramiro_pinilla2020400

Getxoko Kultur Etxeak «Ramiro Pinilla» eleberri laburren lehiaketa antolatu du laugarren aldiz. Otsailaren 21era arte aurkez daitezke originalak, eta saridunak, 6.000 euro jasoko ditu. Orain baino lehen, Nerea Baldak eta Mikel Ayllonek eskuratu dute sari hori.

Hona hemen lehiaketaren oinarriak, osorik:

1. XEDEA

Kultur Etxeak publiko egin ditu ‘Ramiro Pinilla’ eleberri laburren lehiaketaren laugarren edizioaren deialdia eta hura arautzen duten oinarriak, idazle getxoztarraren memoria mantentzeko asmoz.

2. BALDINTZAK

Lanek originalak eta zorrozki argitaragabeak izan behar dute, edozein dela bere formatua (Internet barne), bere osotasunean zein partzialki eta ezingo dute aurreko lehiaketetan saririk jaso izan. Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzita egon daitezke (euskara eta gaztelania).

Baldintza horiek betetzen ez badira, idazlana automatikoki deskalifikatuko da.

Horiek aurkeztu eta gero beste edozein lehiaketatan sariren bat jasoko balu, Kultur Etxeari jakinarazi beharko zaio, hautagaitza erretira dezan.

Eleberriaren autoreak bermatuko du aurkeztutako lanaren egiletza, originaltasuna eta hura argitaratzeko eskubideek ez dutela konpromisorik hirugarrenekin.

3. HAUTAGAIAK

Sari horren hautagai izan ahalko dute bizirik eta egoitza Espainian duten pertsonak, edozein dela ere haien nazionalitatea.

4. DOTAZIOA

Lehiaketako sariak honako hau hartuko du barne: 6.000 euroko saria hizkuntza bakoitzeko lan bakarrarentzat, oroigarri bat eta Alkatetzak emandako egiaztagiri bat. Obra publikatuko balitz Kultur Etxeak zenbait ale erosiko ditu, gehienez ere 1.000 euroko diru-kopuruan. Saria ordaintzeko kostua Kultur Etxea erakunde autonomoak hartuko du beregain.

Aipatutakoari horren ordainketari dagokion % 19ko deskontua egingo zaio, PFEZaren atxikipen gisa, indarrean dagoen araudia betetze aldera.

5. AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Luzera:

Luzera 80 eta 120 orrialde artekoa izango da, DIN A4 tamainakoak, Arial letra tipoa, 12 tamainakoa, lerroarte bikoitza, 3 cm-ko aldeetako ertzak, eta 2,5 cm-koak goikoa eta behekoa, eta orriaren bi aldeetan inprimatuta. Orrialdeak zenbakitu egingo dira, lanaren lehen orrialdetik hasita. Enkoadernatutako kopia bakarra bidaliko da.

Baldintza hauek ez betetzeak lanaren kanporatzea dakar automatikoki.

Identifikazioa:

Bi gutunazal aurkeztuko dira. Bi Gutunazaletan ‘Ramiro Pinilla eleberri laburren lehiaketa’ idatziko da.

1 GUTUNAZALA (gutun-azal itxia): azalean izenburua edo lema bat agertuko da soilik. Barruan, autorearen izen-abizenak, posta helbidea, telefonoa (mugikorra, aukeran), posta elektronikoa, datu biografiko laburrak eta NANaren AIZaren edo pasaportearen fotokopia.

2 GUTUNAZALA, azalean izenburua edo lema bat agertuko da soilik. Barruan lehenengo gutunazala eta obraren kopia, bai PDF formatuan CD, DVD edo pendrive batetan grabatuta, zein paperean eta enkoadernatuta.

Aurkeztutako lanean bakarrik agertuko da izenburua edo lema; ezin da agertu izen, goitizen, posta elektroniko edo lanaren egiletza ondorioztatzera eraman dezakeen edozein datu.

Lehiaketatik kanpo geratuko dira oinarri hauetan ezarritakoari jarraitzen ez dioten lanak.

6. ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ETA LEKUA

Gutunazalak aurkeztu beharko dira Getxoko Kultur Etxeko Erregistro Orokorrean, Villamonte kalea A-8n, Getxon (K.P. 48991), Getxoko Udaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoetan; edo 39/2015 Legearen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren, 16.4 artikuluan aurreikusten duen beste edozein lekutan. Posta bitartez bidalitako eskaeretan zigilu marka izango da eskaera ezarritako epeen barruan aurkeztu diren lekuko.

2021eko otsailaren 19a baino lehenago aurkeztu beharko dira.

Informazioa udaleko webgunean egongo dira eskuragarri (www.getxo.eus), eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Argitaratze hori Diru Laguntzen Datu Base Nazionalaren bidez egingo da.

Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkezten badira, ezetsi egingo dira. Horrez gain, izapide gehiagorik gabe artxibatuko dira.

7. SARIAK EMATEKO ERREGIMENA ETA EPAIMAHAIA

Sariak emango dira norgehiagoka sistemaren bidez. Hau da, epaimahai bat eratuko da, eta hark konparatu egingo ditu aurkeztutako lanak, haien arteko hurrenkera bat ezartzeko, jarraian zehaztutako irizpide batzuei jarraikiz. Puntu gehien lortu dituztenei proposatuko dizkiete sariak

Irakurketa Batzorde bat egongo da epaimahaia lagunduko duena; lanen aurretiko hautaketa egingo du eta 10 lan proposatu ditu epaimahaiaren baloraziorako.

Epaimahaiak ebatzi ahal izango ditu oinarri hauetan ezarri gabeko gaiak ere.

Saria emateko ebazpen proposamena egingo da, honako irizpideetan oinarrituta.

Balorazio-irizpideak (Gehieneko puntuazioa: 30 puntu)

1. Obraren sormen kalitatea, irizpide kontzeptualak, kritikoak eta obraren produkziokoak kontuan izanik. (10 puntu, gehienez ere).

2. Lanaren berezitasuna, bikaintasuna eta originaltasuna. (10 puntu, gehienez ere).

3. Lanaren eite formala. (10 puntu, gehienez ere).

Epaimahaia osatuko dute letren munduko hiru pertsona entzutetsuk, eta abuztuaren amaieran bilduko dira. Hura nork osatzen duten publiko egingo da erabakia jakinarazten den unean. Erabakia apelaezina izango da, eta, hala erabakitzen badu, bi kategorietako sarietako edozein eman gabe utz dezake. Haien deliberamenduak sekretuak izango dira, eta epaimahaikideek ez dute komunikaziorik izango sariaren hautagaiekin. Ebazpena artistei jakinaraziko zaie irailaren 5a baino lehen, eta publikoa egingo da irailaren 13aren inguruan, Ramiro Pinillaren urteurrenean.

Epaimahaia osatzean bete egingo da otsailaren 18ko 4/2005 Legearen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoaren, 3.7 artikuluan xedatutakoa.

Epaimahaiko kideetako bakoitzarentzat 600 euroko dieta finkatu da. Irakurketa Batzordearen kide guztientzat 1.000 euroko dieta ezartzen da, izendatu beharreko kideen artean banatuko dena. Horren ordainketari dagokion deskontua egingo zaio, PFEZaren atxikipen gisa, indarrean dagoen araudia betetze aldera.

Sari hori bateragarria izango da, hala badagokio, gerora beste administrazio batzuek, erakunde publiko edo pribatuek, nazionalek edo nazioartekoek, obra berarentzat emandako sariekin.

Saritu gabeko originalak eta gainontzeko dokumentazioa Kultur Etxean jaso ahal izango dira 2021ko urriaren 31 baino lehen.

8. HAUTATUTAKO LANEN TITULARREN BETEBEHARRAK

Saria jaso eta gero editatutako lan guztietan eta egindako agerraldi publiko guztietan adierazi egin beharko da sari hau, Kultur Etxeko laguntza jaso dela, eta Kultur Etxeko eta Getxoko Udaleko logotipoek agertu egin beharko dute.

Kultur Etxeak eskubidea dauka hautatutako lanak argitaratzeko paperean edota digitalki –osorik edo partzialki–.

Sarituak iragarri aurretik, Getxoko Udaleko ordezkari bat harremanetan jarriko da sarituekin. Saria emateko baldintza da sari banaketaren ekitaldira agertzea, betebehar hori beste inoren esku utzi gabe. Ekitaldi hori irailaren 13aren inguruan egingo da, Ramiro Pinillaren jaiotzaren urteurrenaren inguruan.

Saritutako kontakizunak euskarri informatikoan aurkeztu beharko dira, maketatu ahal izateko, horrela eskatuz gero.

Deialdi honetara aurkeztean, oinarri hauek oso-osorik onartzen dira.

9. ERREGIMEN JURIDIKOA

Ebazpen honetan aurreikusi gabeko alderdi guztietarako aplikagarriak izango dira azaroaren 17ko 38/2003 Legea, Diru Laguntzei buruzko Lege Orokorra; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio. Prozedura Erkidearena; urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; eta beste edozein arauetako xedapen, haren izaeragatik aplikagarri izan daitekeena.

10. EBAZPENA ETA ORDAINKETA

Oinarri zehatz hauetan jasotako laguntzak emateko instrukzio organismoa izango da Kultur Etxeko administrazio unitatea.

Ebazteko organo eskuduna izango da erakundearen presidentea, 7. puntuan aipatutako epaimahaiak proposatuta.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.