Koffi Kwahule eta SAMO

Koffi Kwahule dramaturgoaren SAMO antzezlana ekarri dizuegu Amuak atalera.

koffi

Koffi Kwalhule idazlea Abengourou-n (Boli Kosta) jaio zen 1956an. Antzerkia, nobela eta saiakera idatzi izan du. Eszenari dagokionez, hogeita hamar lan inguru idatzi ditu, gehienak Europa, Afrika, Hego Amerika, Amerikako Estatu Batuak, Kanada eta Japonian estreinatu izan direnak.

Idatzitako pieza eszenikoen artean da amu honetara ekarri dugun SAMO. Bertan, egileak nolabaiteko omenaldia egiten dio Jean Michel Basquiat-i (SAMO bezala sinatzen zituen kaleetako hormetan eginiko lehenengo lanak, “SAMe Old shit”), haren lana eta bizitzaren mamira modu ez biografikoan murgilduz: elkar zapaltzen duten ahotsak, antzerkia eta poesiaren artean dagoen idazkera… gorputzarekin interpretatu beharreko partitura anitz baten modura ulertu behar litzateke testua. Basquiaten figuraren bitartez egileak arteaz egiten du gogoeta, artea bazterketa sozialerako kritika-tresna gisa ulertuta.

Cubierta Samo_0

Jarraian dituzue pasarte batzuk:

New Yorkeko testuinguruak eragindako artista bat naiz,

baina memoria kulturala daukat. Han dago, Afrikan.

Basquiat

(…)

 

Jeanek sudur puntan jartzen zaiona

Egiten du soilik.

Di-zi-pli-na.

Jean norabide guztietan hazten da.

Mangladi baten erdian

Belar txarrak eta sasiaren arteko

Charleston zoro batean harrapatua balego bezala.

 

(…)

Ama gozo adi kezkatua.

Nire eskua bere esku handu eta leun eta

ama helduz

Gure aurrean Rembrandt Cezanne Monet Matisse

Pollock…

Guernica.

A kolorerik gabeo koadroa Guernica!

Brooklyn Museum MoMA Met Metropolitan

Museum of Art.

Begiratzen ikastea

Da nire ama.

 

(…)

 

Marrazten duzu denbora guztian

Suturik sukarturik

Marrazten duzu

Edozein paper zatitan

Marrazten duzu

Altzairuetan

Marrazten duzu

Hozkailuetan

Marrazten duzu

Hormetan

Marrazten duzu

Bularretan

Izterretan

Gau bateko maitaleetan

Marrazten duzu

Alde guztietan

Nekagaitz

Marrazten duzu

Urgentzia kaotiko batekin

Marrazten duzu.

(…)

 

Ez dut ospea gura.

Gaur egun erraza da ospetsua izatea.

Zure ama hil eta bortxatzen duzu, ospetsua zara.

Bularretako inplanterik handienak dituzu ospetsua

zara.

Lapurtzen duzu ospetsua zara.

Sexuaz aldatzen duzu ospetsua zara.

Pinturarik gabe pintatzen duzu

Notarik gabe konposatzen duzu

Irudirik gabeko zinema egiten duzu

Pertsonarik gabeko teatroa eguten duzu

Ospetsua zara

Ospetsua zara

Ospetsua zara.

Ez ez ez

Jendea oker dago

Ez dut sekula horrelako ospea gura izan.

Ez delako normala

Horren

Beltz gutxi egotea

Nazkagarrikeria sasiartistiko honetan.

Nik soilik desio dut jakin badakit

Asko dela baina soilik desio dut

Hori

Munduko museorik hoberenetan sartzen lortzea

Kalea buru kizkurrak irribarreek zulatuak

alaiak eta aztoragarriak

Ilunabarraren bestaldeko

Mundu zentzugabe eta basatiak.

 

(…)

 

Orain eta beti betiko kaka zaharra.

Nor da SAMO?

Asperdura jazartzen duen etxeko-gizona

Ipuinak sinesten ez dituen amonatxoa

Miloidun eszentriko bat

Agente bikoitz kubatar bat

Ziborg naufrago bat

Diseinatzaile txinatar albino bat

Priapismoa duen monje budista bat

Antzinako erako zerri zikiratzaile bat

Sexualki obsesioak jotako heredera txundigarri bat

Bere alarguntasunari negar egiten dion Vietnamgo beteranoaren alarguna

Moja presbita bular oparo bat

Eros daiteke SAMO?

Non erosi SAMO?

Noiz erosi SAMO?

Nor da SAMO?

Mickey Mouse

Emakume bizarduna

Obi-Wan Kenobi

Edurnezurirekin maitemindua dagoen zazpigarren ipotxa

Judutar erraria

Elurretako gizon izugarria

Ama natura

Betty Boop

Dragoi txikia

Marabilli emakumea

Barbie

Amerika Kapitaina

Baina orduan, noren zeren krisalida da SAMO?

Gero eta gehiago ezkutatu, are eta erdigunerago zaude plazan.

(…)

A Guernica, kolorerik gabeko koadro hori!

This entry was posted in Albisteak, Amuak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.