Harkaitz Canok Kintsugi argitaratu du, Zirriborroak eta gero proiektuaren barruan

Harkaitz Canok Kintsugi izeneko fabula argitaratu du «Zirriborroak eta gero» egitasmoaren barruan, Arrate Rodriguezen irudiekin. Goiener energia-kooperatiba hartu du gaitzat; fabula honekin abiatu da Gipuzkoako bilduma.

 

Captura de pantalla 2021-02-03 a las 10.29.24

Harkaitz Canok Kintsugi izeneko fabula argitaratu du «Zirriborroak eta gero» egitasmoaren barruan, Arrate Rodriguezen irudiekin, eta Goiener energia-kooperatiba gaitzat hartuta.

Azala kreazio espazioak hauspotzen du «Zirriborroak eta gero» egitasmoa, etorkizun posibleei buruzko fabulak sortzeko helburuarekin. Orain arte, bost fabula argitaratu dituzte, denak ere Araba bildumaren barruan: Katixa Agirreren Loratze-perimetroa —Errekaleor auzo okupatuaz, Josune Urrutiaren irudiekin—, Iban Zalduaren Bisita bat arma museora —Gerrarako Eusko Label Plataformaz, Gorka Olmoren irudiekin—, Danele Sarriugarteren Zer gertatzen da K herrian ilargi beteko gauetan? —kutsadura luminikotik abiatuta, Maite Caballeroren ilustrazioekin—, eta, Karmele Jaioren Eskailerapekopandemia garaian abiatutako zaintza-sareez, Raisa Álavaren marrazkiekin— eta Belen Gopeguiren Izan ginen munduaz –La Equidad olio-errota kooperatiboaz, Natalia Carreroren irudiekin—.

Urtarrilaren amaieran iritsi da Harkaitz Canoren lana, Gipuzkoa bildumako lehena. Kintsugi izeneko narrazioan, Goiener fabulatu du Canok: «ekoizpen berriztagarria, kontsumo arduratsua eta arrazoizkoa eta gardentasuna» gidari hartuta energia ekoizten eta banatzen duen kooperatiba bat. Fabula irakurri egin daiteke (ale fisikoa Gipuzkoa hainbat puntutan dago eskuragai; pdf bertsioa, berriz, proiektuaren webgunean lor daiteke), baita entzun ere, Canoren ahotsean gainera.

Hona fabularen sinopsia: «Ilargiberri bi arazoen artean dabil: alde batetik, zuzentzen duen sasoigunean, ulertzen ez den gertaera batek neonatoei eragiten die; eta, bestetik, harreman zailak ditu Gerizpe semearekin. Gerizpe ZeroKontsumo taldeetako militantea da eta Familia Unitateko Mantxa da bere kezkarik handienetakoa».

Azkenik, hona hemen Canok sorkuntza-prozesuaz eskaini dituen azalpenak:

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.