`Gerra Zibila Durangaldean´ liburua, bonbardaketaren 75. urteurrenean

Zilar Astearen baitan aurkeztuko da Jon Irazabalen liburua

Hirugarren urtez jarraian, Zilar Astea antolatu dute Durangon. Larunbat honetan, martxoaren 31n, Durangoko bonbardaketaren 75. urteurrena beteko da eta gai horren inguruan antolatu dute aurtengo Zilar Astea. Literatura Eskola, liburu aurkezpena, dokumentala, instalazioa, ikuskaria, antzerkia… Ekitaldi bete dator astea. Besteak beste, `Gerra Zibila Durangaldean 1936-1937´ liburua aurkeztuko du Jon Irazabalek.

Zilar Astea Durangoko hainbat elkarte, eskola, antzerkilari, musikari eta herritarren arteko elkarlanetik sortu zen duela bi urte. Gai jakin baten inguruan osatu ohi dute egitaraua eta, aurten, Durangoko bonbardaketan erreparatu dute.
Dagoeneko hasita dago Zilar Astea. “M 31 (In memorian)” ikus-entzunezko instalazioa ireki zuten aurreko ostegunean. Txelui Angoitiak irudiz eta soinuz osatu duen erakusketa Santa Susana elizan izango da ikusgai apirilaren lehena bitarte. Astelehenetik barikura, 18:30-20:30. Zapatuan eta domekan, 12:00-14:00 / 18:30-20:30.
Aurreko larunbatean, bonbardaketek literaturan izan duten presentziari buruzko saioa eskaini zuen Iñigo Aranbarrik, Durangoko Udal Liburutegian.
Apirilaren lehena bitarte, hauek dira Zilar Astearen baitan iragarri diren ekitaldiak.




Martxoak 27 asteartea
`Gerra Zibila Durangaldean 1936-1937´ liburuaren aurkezpena
Jon Irazabal Agirrek (argazkian) idatzitako liburuaren aurkezpena. Arratsaldeko 19:00etan Santa Susana elizan.
Jon Irazabal Gerediaga elkarteko kide da. 1984an Durangoko bonbardaketa eta 36ko gerra ikertzeari ekin zion. Lan horren emaitza: erakusketak, artikuluak, hitzaldiak eta bi liburu aipagarri: `1937 Martxoak 31 Durango´ (2001) eta `Otxandio Gerra Zibilean (1936/1937)´ (2003).
Aurkeztuko den liburu berri honetan, Jon Irabazabalek material grafiko berria jaso du.

“Durangoko bonbardaketa” dokumentalaren aurkezpena
Pablo Garitaonandiak zuzendu duen dokumentalaren aurkezpena. Arratsaldeko 19:30ean Santa Susana elizan.
Argazkilaria ogibidez, 1989an Jesus Maria Arruabarrenak abiarazi zuen egitasmoa berreskuratu egin du Garitaonandiak. 38 minutuko zinta honek Durangoko bonbardaketaren irudiak eta testigantzak jasotzen ditu eta Jon Irazabalen `Gerra Zibila Durangaldean 1936-1937´ liburuarekin batera salduko da.

Martxoak 28 asteazkena
“1937 gaur” ikuskizuna
Diziplina anitzeko abangoardia ikuskizuna eskainiko dute Plateruenean iluntzeko 20:00etan. Partehartzaileak: Gotzon Garaizabal, Peru Magdalena, Paddy Rekalde, Ekaitz Aiarzaguena eta Peio Salaberria. Sarrera: 5 euro.

Martxoak 30 ostirala
“Lurra astinduz” antzezlana
Karrika Antzerki Taldearen eskutik, San Agustin Kulturgunean, 20:00etan hasita. Sarrera: 5 euro.

Martxoak 31 larunbata
“Bonbardaketaren Ibilaldi Kulturala”
Musika, antzerkia, dantza, ikus-entzunezkoak… 18:15ean, Durangoko kaleetan.

Oroimen ekitaldia
20:00etan Andra Marian.

Apirilak 1 igandea
“Lurra astinduz” antzezlana
Karrika Antzerki Taldearen eskutik, San Agustin Kulturgunean, 19:00etan hasita. Sarrera: 5 euro.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>