Miken Aylloni elkarrizketa Irakurrieranen

Mikel Ayllon elkarrizketatu dute Irakurrieran irratsaioan, Zoriontsuak izatea erabaki genuen (Elkar, 2020) liburuaren harira. Liburu honek Kutxa Donostia Literatura Saria jaso zuen iaz. Egileak aste honetan bertan (martxoaren 11an, 19:30ean Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan), liburua aurkeztuko du solasaldi baten bitartez eta liburuan oinarritutako “Elkar ezagutu genuen eguna” antzezlan laburraren bitartez.

MikelAyllon1944x1024

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

zoriontsuak-izatea-erabaki-genuen-txalaparta-eus

Sinopsia:

Anjak lana, familia eta sorterria utziko ditu, ezagutu duen maitearen atzetik joatearren; Marcok haurtzaroko mendietako mamuak ahaztu nahiko ditu itsas lainoen artean; Rosalía beretik eman eta eman ariko da, ordainetan deus gutxi eskatu gabe; Amaiak ez du bere institutuko lagunen moduan amaitu nahi; Izaskunek badaki beste pertsonei nola lagundu, bere buruarekin asmatzea falta…

Zoriontsu izan nahi dute istorio hauetako protagonistek, baina badakite zoriona ez dela iragarkietako zelofanetan bildutako opari hori; are, susmatzen dute, ahaleginduagatik ere, ez zaiela trukean etorriko betiereko paradisurik. Baina ezin bertan goxo geratu, ezin etsi… Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi du Mikel Ayllonek ipuin-bilduma eder honi esker, non hitzek edertasuna bilatzen duten, non edertasuna istorio baten zerbitzura dagoen, eta non istorio horrek gogoeta eginaraziko digun bizitzaren zentzuaz, eta baita geure bizimoduaz ere.

Elkarrizketa honen uberan:

-Mikel Ayllonen liburu kuttunak

This entry was posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.