Mikel Antzaren “Arroz urez” saio literarioaren uberan

Oraindik fresko dugu Mikel Antzak Adur Larrearekin batera plazaratutako Burgosko auzia: iraultza ala hil! (Gara, 2020) komikiaren argitalpena. Orain, gertakizun historiko beretik tiraka, saio literario berria iritsi zaigu: Arroz urez (Txalaparta), kasu honetan autorearen bizitzari loturiko hariekin.

arroz urez

Txalaparta argitaletxeak zabaldu duenez, “hamasei ataletan osatu du Mikel Antzak kontakizun pertsonal hau, bere bizitzaz bezainbeste herri honen azken hamarkadetako min eta pozez”.

Sinopsia:

Euskadi Ta Askatasuna erakundearen sorrera eta amaiera kontatzen zaizkigu saio literario honetan; edo, behintzat, sorrera eta amaiera bana, autorearen bizitzari lotuak. Introspekzio ariketa baten bidez, Txabi Etxebarrietarekin hasi eta tia Luzirekin bukatzen du Mikel Antzak idatzi pertsonal hau; tartean, beste hamaika izen esanguratsu, oihartzunezko edo ezezaguni lekua egiten die gure herriaren historian. Hasieraren eta bukaeraren muturrak lotzeko hari gidaria da Burgosko Auzia, mende erdi igaro den honetan autoreak auzipetuetako zenbait elkarrizketatu baititu, eta haien testigantzak kontakizunaren atzeko oihala osatzeko moduan josi. Eta, lerroartean arroz urez idatziak, gure herrian ikusezin gorde behar izan direnak agerian geratuko dira.

arroz-urez-txalaparta-eus

Mikel Albisu Iriarte, “Mikel Antza”.

1961 Donostia (Euskal Herria)

Mikel Albisu Iriarte —Mikel Antza ezizenaz ezaguna— idazlea eta antzerkigilea da. Susa aldizkariaren lehen zenbakian eman zuen argitara lehen ipuina, 1979an. Susa taldeko kide izateaz gainera, Argia astekariko partaide ere izan zen, antzerkiaren saileko arduradun. Lehen bilduma 82-84 (Susa, 1985) ipuin bilduma eta Beteluko balnearioko mirakulua (Susa, 1985) antzezlanak argitaratu zituen ihes egin aurretik. Atzerrian zegoela argitaratu zuen Odolaren usaina (Susa, 1987) ipuin bilduma. 2004an atxilotu zuten Frantzian, eta hamalau urtez eduki zuten kartzelan. Bertan idatziak dira Ospitalekoak (Susa, 2010) eta Atzerri (Susa, 2012) eleberriak, Bakarmortuko kronikak (Ataramiñe, 2011) kartzelako kronika liburua, Z2 (Ataramiñe, 2013) antzezlana eta Ametsak ere zain (Susa, 2015) poesia liburua. Txalapartan, Atzerri eleberria gaztelaniaz argitaratu genuen, En país extraño (2019).

Mikel Albisu, Mikel Antza

Liburu honen uberan:

Noticias de Gipuzkoa: ‘Arroz urez’, esperientzia pertsonalaren galbahetik igarotzen den kontakizuna

Gara: “ETA erakundearen bide luzea, ‘Arroz urez’ eta esperientzia pertsonaletik idatzia”

Argia: “Euskal gatazkaz bere kontakizuna eman du Mikel Antzak ‘Arroz Urez’ saiakera liburuan”

Berria: “Gatazkari buruz, norberetik igarota”

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.