Aitziber Etxeberria Garroren “Olivetti” Irakurrieranen

Aitziber Etxeberria Garro elkarrizketatu du Garazi Albizuak Irakurrieran irratsaioan, Olivetti (Erein, 2020) nobelaren harira.

aitziber etxeberria

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

olivetti

Sinopsia:

Haserre dago Ingrid. Bakarrik. Ez du pozik sentitzeko arrazoi handirik. Ama, haurra zela hil zitzaion. Hamar urte baino gehiago dira, Irene, ahizpa ikusten ez duela. Aita berriki hil da.

Notarioaren bisita tramite hutsa izango dela pentsatzen du. Testamentuak, ordea, aitaren azken borondatea ez ezik amarena dakar. Beretzat esanahirik ez duen Olivetti idazmakina baten argazki zahar bat eta ulertzen ez duen aipamen bat nahikoa izango dira bere bizitza hankaz gora jartzeko.

Gurasoen iragana eta bere haurtzaroa goitik behera miatzera eramango du egoera horrek. Ikerketan egindako urrats bakoitzak amari buruz zekien guztia zalantzan jartzera bultzatuko du. Badirudi ezer ez dela uste zuena bezala. Hainbeste urtez ezkutuan mantendu diren gertaerak argitzea bizi-erronka bilakatuko da Ingridentzat, ama ezagutzen lagunduko diona. Ezustez beteriko bide malkartsu horretan Dusty tatuatzailea izango da bere laguntzaile nagusia.

Olivetti. Aitziber Etxeberria. from Erein argitaletxea on Vimeo.

This entry was posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.