Karawane

1916an aurkeztu zuen Hugo Ballek Karawane poema fonetikoa. Ehun urte baino gehiagora, dadaismoaren baitan idatzitako testuaren oihartzuna ez da itzali.

Hugo-ball

Jolifanto bambla o falli bambla / grossiga m,pfa habla horem / egifa goramen / … horrela abiatzen da literatur irakurle asko urduri jartzen dituen poema. Esanahi estuei muzin egin, eta sonoritateari zabaltzen zizkion ateak, poemaren mugak eta ezaugarriak ezbaian jarriz. Poesia, esanahaiaz landa, musika, erritmoa, jolasa baldin bada, Hugo Ballek ezaugarri horiek nabarmendu zituen bere testuan.

Dadaismoaren lehenengo poema fonetikoa izan zela esan ohi da, ezin da ulertu haren izaera garaiko mugimenduen testuinguruari erreparatu gabe. Hugo Ball bera Dadaismoaren bultzatzaile eta sortzaile izan zen Emmy Hennings maitalearekin batera, eta zuzeneko emanaldiei loturiko etengabeko esperimentazioa abiatu zuten. Literaturaren ikuspegirik estuena dutenek kritikatua izan arren, dadaismoaren itzala luzea izan da hala literaturgintzan nola artean, antzerkian eta performanceen munduan.

Hugo_ball_karawane

Karawane. Fonemen artikulazioa, esanahirik gabeko hitz sonoroak. Itzal luze horren adibide izan daiteke pasa den martxoaren hasieran, Donostiako Tabakalerak antolaturiko Hizketaldi handia: Non dago Lekeitio? jardunaldietan ikusitako emanaldi bat. Mikel Laboaren Lekeitioak piezetatik abiatu zuten jardunaldia, eta imajinario horri lotuta hainbat hari zabaldu ziren: hitzaldiak, performance laburrak, publikoarekin solasaldiak… Guztia, Itxaro Bordak, Maialen Lujanbiok eta Xabier Erkiziak diseinaturiko egitarauan. Bertan ikusi ahal izan zen Frederic Jouanlong-ek Karawane poemaz egindako interpretazioa: poemaz gain loopa, unibertso sonoroa, kantua, dantza eta mugimendua. Ez zen Donostian eskainten zuen lehenengo aldia, lehenago ere eskainia zuen Ernst Lluch kultur etxean. Bertan grabatu zen jarraian ikusi zen saioa, osorik ikustea gomendatzen dizueguna:

This entry was posted in Amuak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.