Ane Labaka eta Mikel Tabernaren lanak plazaratu ditu Susak

Ane Labakaren Algara mutilatuak saiakera Lisipe bilduman, eta Mikel Tabernaren Arkanbele kantak poesia liburua plazaratu berri ditu Susa argitaletxeak. Ohiko moduan, argitaratu orduko sarean ere osorik irakurtzeko aukera eman digu argitaletxeak.

susaliteratura

ALGARA MUTILATUAK, Ane Labaka. Lisipe bilduma.

Algara mutilatuak

Sinopsia:

Atal asko mutilatu daitezke gorputz batean, batzuk besteak baino ikusgarriagoak, baina guztiak ere berdin mingarriak ebaketa nozitu duenarentzat. Hain ezaguna ez izanagatik ere, ohikoa den mutilazio horietako bati heldu dio Ane Labaka Mayozek bere lanean, algararen erauzketari. Emakumezkoon gorputzetan fenomeno hori nola ematen den ikertzea izan du jomuga. Ariketa horretan bidaide izan ditu ipuin kontalariak, clownak, formatzaileak, aktoreak, aktibista feministak, gai jartzaileak eta bertsolariak, guztiak ere umorean arituak —eta, beraz, adituak— diren emakumezkoak, eta haien errelatoekin osatu du sentikortasunen gorputz mapa bat, zauri irekiez, orbainez eta sendabideez diharduena.

Liburu honen uberan:

NAIZ: Umorearen aho bikotasuna landu du Ane Labakak Lisiperen azken alean, ‘Algara mutilatuak’
Hala Bedi: “Feminismoa azken urteetan ohartu da umorearen balio eraldatzaile eta subertsiboaz, eta hasi da bereganatzen“.

ARKANBELE KANTAK, Mikel Taberna. Poesia saila.

arkanbele kantak

Azalaren egilea: Ignacio Larra.

Sinopsia:

Arkanbele kantak deitzen da Mikel Tabernaren poema liburu berria, zeinak erretolika esan nahi baitu. Nork berea du, arkanbele kanta. Eta erraz antzemango dio irakurleak poemotan Tabernaren eskuari. Izan ere, geografia fisiko eta bital batean barnako bidaian sartuko gaitu liburuak, Bidasoaldera bezala Iruñeko atzerrira eramango gaituena, haurtzarora eta 36ko gerrara, solastatzeko eta isiltzeko modu batera, gaztaroko lagunartera eta aurreneko sexu-jolasetara, gure baitako izaera gordera, bizitza gozatzeko modu batera… Desagertzeko arriskuan omen dago arkanbelea, baina zaila da sinestea, bizitza zelan zukutzen duen ikusita, haren kantua adituta.

Liburu honen uberan:

NAIZ: “‘Arkanbele kantak’ poema liburua argitaratu du Mikel Tabernak, bizitzaz gozatzeko modu bat

Berria: “‘Arkanbele kantak’ eman du Mikel Tabernak

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.