Ideiak nola galtzen ditudan

 

“Ideiak nola galtzen ditudan” izenburu ona dela iruditu zait. Eta azpian derrigortuta nengoke azaltzera nola, zelan, how galtzen ditudan ideiak.

Sormen lanetik aldenduta nagoenean, zaintzen ez dudan izaki batengandik urrun nagoela sentitzen dut. Maitatu nuen, dena eman nion, eta ilusioa galtzen dudan tartean izakia munstro bihurtzen dela sentitzen dut.

Zaintzen ez denaren itxura fisikoa imajinatu dezaket. Onddoak, hautsa, autoestimarik gabeko piztiaren postura makurra. Nola aurkituko dut itzuliko naizen hurrengoan? Ilez estalita egongo da.

Burua intentzioz betetzen zaidanean, Aro Modernoko inspirazioa datorkidanean hanka eta guzti, ideia batek ia-ia gorputza duenean, energia bizidun bat nonbait hazten zaidanean, denbora pasatzen uzten dut. Ahazten eta hiltzen dudan arte.

Horrelako heriotza-segidek bizitza arrunta elikatzen dute.

 

sitsek.com

 

This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.