Fermin Zabaltzarekin “Mari-mutil handi baten bluesa” mintzagai

Leslie Feinberg idazlearen Mari-mutil handi baten bluesa (Katakrak, 2018) mintzagai izan du Garazi Albizuak Irakurrieran irratsaioan, Fermin Zabaltza itzultzailearekin.

fermin zabaltza

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

marimutil_1

Sinopsia:

«Utzi nion ikus zitzala nire beldurra eta nire lotsa, gizon bati nahita inoiz utzi ez nion bezala. Baiezko keinua egin zidan. Ulertu zuen.
Duffy bultzaka joan zen hesiraino, laneko bota goratu, eta hesia ostikoz irauli zuen.
—Goazen —egin zien keinu grebalariei.
Poliziak ustekabean harrapatu genituen trumilka gainditu genituenean. Borrokak izan ziren, baina gutako gehienak polizia furgonetaraino iritsi, eta inguratu genuen. Babespeko etxeetako jendeak zirkulua egin zuen gure inguruan. Furgoneta astindu genuen.
—Aska itzazue! Aska itzazue! Aska itzazue!»

Egileari buruz: Leslie Feinberg (Kansas 1949 – Siracusa 2014).

Leslie_Feinberg

AEBetako idazle, kazetari eta industriako langilea izan zen. Siracusako (New York, AEB) bere etxean hil egin aurretik, aldamenean zuen bere emazte Minie Bruce Pratt-i esan zion «Gogora nazazue komunista iraultzaile gisa». Hilberri oharrean Prattek idatzi zuen Feinberg «zuri anti-arrazista bat zela, langile klasekoa, judu sekularra, transgeneroa, lesbiana, komunista iraultzailea eta ‘transgeneroen askapena’ kontzeptu marxista gisa teorizatu zuena».

Lau saiakera eta bi eleberri argitaratu zituen. Mari-mutil handi baten bluesa (1993) eleberria izan zen bigarrena eta harekin bihurtu zen ezagun, jatorrizko lana txineraz, turkieraz, eslovenieraz, serbokroazieraz, grezieraz, italieraz, nederlanderaz eta alemanez argitaratu dute. Liburuko pertsonaia nagusiak Feinbergen bizitzarekin paralelismoak baditu ere, eleberri hau ez da autobiografikoa.

This entry was posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.