Martin Ugalde gogoan “Itsasargiak” ekimenean

Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Elkarteak “Itsasargiak” ekimena jarri dute martxan Donostia Kulturaren Irratiko podcastean. Jarraian entzun dezakezuen audioan, Martin Ugalderen obra eta bere Mantal Urdina eta Gizontzarra ipuinak dira oinarria.(Argazkia: Berria, “Martin Ugalde oroitzeko urtea“).

martin ugalde

“Itsasargiak” ekimenak garai zailenetan iparrorratz izan ziren idazleei gorazarre egitea du helburu. Euskal Idazleen Elkarteak sortu eta Donostia Kulturak lagunduko duen asmo honetan, lehen omendua Martin Ugalde izango da aurten beteko dira-eta 100 urte jaio zela. Mantal Urdinaeta Gizontzarra ipuinak podcast bihurtuz eta sarean zabalduz gogoratuko dugu Martin Ugalde, Liburuaren Nazioarteko Egunean.

Grabaketan parte hartu dute: Garbiñe Ubeda, Inazio Mujika, Anjel Lertxundi, Garazi Kamio, Koldo Izagirre, eta Arantxa Urretabizkaia.

ENTZUN HEMEN.

cb7b8f36-073b-46ef-8e33-58f857b6aa81

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.