“Manifestua” ikuskizuna aurkeztuko du Ekida ekimenak

“Manifestua” ikuskizuna aurkeztuko du Ekida ekimen sozialistak maiatzean eta ekainean Elorrion, Gasteizen, Azkoitian eta Berriozarren. Hiru musikari, hiru abeslari eta bi errezitatzaile oholtza gainean, artearen potentzial iraultzaileaz dihardu Manifestua ikuskizunak.

manifestua-orokorra

(Iturria: EKIDA).

Hiru musikari, hiru abeslari eta bi errezitatzaile oholtza gainean, artearen potentzial iraultzaileaz dihardu Manifestua ikuskizunak. Literatura, musika eta eszenografia uztartuz, kantuen eta poesiaren bidez hausnarketa politikoak plazaratzea eta arteak eta artistek duten eginbeharri buruzko galderak pausatzea da ikuskizunaren asmoa. Oholtza gainekoak besteko garrantzia du ordea oholtzatik kanpokoak. Horregatik, teknikari-taldeak, antolakuntzako jendeak eta militante-sareak ere osatzen du ikuskizuna.

Martxo hasieran aurkeztu zen EKIDA kultur ekimen sozialistak sustatu eta antolatutako lehen ekimena da Manifestua eta Gasteizen egin zen Herri Unibertsitate Nazionalean estreinatu zen, martxoaren 16an. Ikuskizuna lau emanaldi gehiagotan ikusteko aukera egongo da maiatzean eta ekainean, Elorrion, Gasteizen, Azkoitian eta Berriozarren.

EKIDA kultur ekimen sozialistaren asmoa da borondate politiko sozialista kulturaren eta artearen esparruetatik elikatzea, arte-ekoizpen sozialistaren antolakuntzarako bidean, horretarako proiektuak sustatu, alderdi formala garatzen lagundu, esanahiaren egokitasun politikoa aztertu, artisten elkarlana bultzatu, eta entseguak eta emanaldiak antolatuz.

Manifestua ikuskizunaren emanaldi guztietarako sarrera doakoa eta librea izango da, baina aretoetako edukiera mugatua dela-eta harremanak@ekida.eus helbidera idatzi behar da gonbidapenak lortzeko.

Ikuskizunaren iraupena: 60 minutu
Informazio gehiagorako: harremanak@ekida.eus

Datak eta lekuak:

• Maiatzak 28, 19:00, Elorrio, Arriola Antzokia
• Ekainak 5, 19:00, Gasteiz, Ibaiondo Gizarte Etxea
• Ekainak 19, 19:00, Azkoitia, Baztartxo Antzokia
• Ekainak 25, 19:00, Berriozar, Musika Eskola

Albiste honen uberan:

Elkarrizketa BERRIAn: “Despolitizatu egiten da kultura“.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.