Literatura, arte plastikoak eta arte eszenikoak “21 aulki” zikloan

Literatura, arte plastikoak eta arte eszenikoak ardatz dituen zikloa antolatu du aurten ere Oiartzungo Ehuntze sormen espazioak. Besteak beste, bi liburu ardatz izango dituzten performanceak ikusi ahal izango dira: Eneritz Artetxeren Karanbola hirukoitza (EHAZE, 2019) eta Mari Luz Estebanen Andrezaharraren manifestua (Pamiela, 2019).

21aulkiLOGO2

Ehuntze sormen espazioa Oiartzungo Manuel Lekuona 10 kalean kokatua dago. Bertan “21 aulki” zikloa abtolatzen dute, arte plastikoak, arte eszenikoak eta literaturako proiektuak haien artean harremanetan jarri eta modu parte hartzale batean plazaratzeko xedez. Hauxe da aurtengo egitaraua:

Maiatzak 28, 17:30 (Ehuntze espazioan)

MUGAKIDETZAN: Bertsoa eta irudia inprobisatzen.

Alaia Martin eta Ainara Lasaren eskutik.

Tailer-laborategia. Esperimentu parte hartzailea.

Ikus: Alaia Martin eta Ainara Lasaren emanaldia, bideoaren hasieran.

Maiatzak 29, 19:00 (Udal Areto Nagusian)

MARINGURUA: Karanbola hirukoitza, emakumee  presentzia euskarazko arte eszenikoetan.

Eneritz Artetxe, Maider Galarza eta Idoia Hernandez “Hatxe”ren eskutik.

Solasaldi parte hartzailea, performance zatiekin.

Ikus: Eneritz Artetxeri elkarrizketa

Ikus: Liburua osorik sarean

Ekainak 4, 19:00 (Udal Areto Nagusian)

ANDREZAHARRAREN MANIFESTUA

Mari Luz Esteban, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Jurdana Otxoa, Idoia Beratarbide eta Miriam Ubaneten eskutik.

Irakurraldi-performancea.

Ikus: Mari Luz Estebani elkarrizketa

Ikus: Emanaldiaren berri.

Ekainak 5 (Ehuntze espazioan)

10:00etan MOSAIKO LANTEGIA

Alaiart-en eskutik.

Gazte eta helduentzat.

“Mosaiko teknikara gerturatuko gaitu Alaia Gaztelumendi artistak. Partaide bakoitzak hiru ordutan lan bat osatuko du artyistaren gidaritzapean. Gehienez 30 x 21 cm neurtzen duen marko bat ekarri beharko da, markoa eta atzeko egurra erabiliko dira lana osatzeko.”

Ikus: Alaiart.

18:30 GORPUTZEN ERREBUELTA argazki banaketa.

Nagore Legarretaren eskutik.

Argazki banaketa.

2020an Oiartzunen  egindako argazki saioko parte hartzaileekin elkartyuko da artista, beraiekin izan zuen saioan sortutako lanak erakutsiko dizkie eta bakoitzak irudi bana jasoko du egilearen sinadurarekin.

19:30 GORPUTZEN ERREBUELTA argazki saioa.

Nagore Legarretaren eskutik.

Gorputzen ezinegona, konpresioa, zabaldu eta ahazteko nahiaren inguruko lanak garatzen dabil azken urteetan Nagore Legarreta argazkilaria. Bide horretan proiektuaren baitan argazki saioa antolatu dugu iluntzean, basoan. saioa 50 urtetik gorako emakumeen artekoa izango da eta biluzik. Ondoren argazkilariak irudiak errebelatu eta irudi-artefakto poetikoak sortuko ditu, beti ere modeloen anonimatoa gordez. Parte hartzaileek beraien iryudia jasoko dute trukean egilearen sinadurarekin.

Ikus: Nagore Legarreta Instagramen.

28 eta 5erako izen ematea aforoa bete arte: ehuntze@gmail.com eta 652701553.

29 eta 4ko emanaldirako sarrerak Irubide tabernan. Erreserbak: ehuntze@gmail.com

21 aulki

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.