Zabalik dago Hitzaren Eskolan izena emateko epea

Pasa den astean zabaldu zuten Hitzaren Eskolaren hirugarren edizioan izena emateko epea, eta hilabetez egongo da zabalik, ekainaren 17ra arte. Albiste honetan bildu dugu egitasmoari buruzko informazioa eta izena emateko argibideak.

 

Captura de pantalla 2021-05-21 a las 12.28.48

Hitzaren Eskolako hirugarren edizioan izena emateko epea zabaldu zuten pasa den astean Dinamo sormen-guneko kideek. Jarraian, deialdiaren xehetasunak:


 

Helburuak

Hitza ardatz hartzen duten hainbat sormen adierazpide ekartzea.

Adierazpide guztiak gurutzatzen diren puntuan jartzea arreta: hitza.

Hitzaren lanketa integral bat eskaintzea, ikerketatik, sormenetik, esperimentazioari leku eginez.

Hitzaren ahalaren jakitun egitea ikasleak, erreferentziak emanez, lanean jarriz, praktikaren bidez.

Tradizio bat eskaintzea sortzaile berriei, eta sortzaile berriak tradizio bati.

Mundua euskaraz kontatzen jarraitzeko tresnak ematea.


 

Dinamika eta metodologia

Iraupena eta egutegia: 6 hilabete (2021ko irailetik 2022ko martxora bitarte. Astean bi egunez: asteazkenetan (18:00etatik 20:00etara) eta larunbatetan (10:00etatik 13:00etara).

Egitura: 6 irakasle-tutore; bakoitza hitzaren adierazpide batekoa, bakoitza hilabetez. Edizio honetan: Amets Arzallus, Miren Artetxe, Koldo Almandoz, Mari Luz Esteban, Oier Guillan eta Ula Iruretagoiena. 12-15 laguneko taldea izango da eskolak jasoko dituena.


Nori zuzendua

18 urtetik gorako euskaldunei.

Hitzaren lanketa sormenetik abiatu nahi duenari.

Hitzaren eremuan trebatu eta sakondu nahi duenari.

Hitza ardatz duen komunitate bateko kide izan nahi duenari.


 

Izen ematea

Epea: 2021ko maiatzaren 19tik ekainaren 17ra

Izena emateko orria: https://forms.gle/SxZCL2b84DbxDbgJ8

Zalantzak argitzeko, harremanetarako: idatzi dinamoa@dinamoa.eus helbidera edo deitu 635 738 760 telefonora.


Jakingarriak

Kokapena. Dinamoa sormen guneko Hitzaren Eremuan du habia Hitzaren Eskolak, Azpeitiko kultur dinamika oparoaren baitan.

Ekitaldi irekia. Hilero, azken asteko asteazkenean ekitaldi irekia, hilabete horretako irakasleak hautatua, hilabete horretako jardunarekin lotua (solasaldi, filma emanaldi, kontzertu, mahai inguru, hitzaldi…).

Jarraipena. Hilero bilduko dira 6 irakasleak eskolaren beraren jarraipena egiteko.

Memoria. Ikasturteko jarduna bilduko duen memoria egingo dugu amaieran.

Baliabideak. Sareko tresnak erabiliko ditugu irakurketak, ariketak, edukiak eta bestelakoak elkarbanatzeko.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.