Maiatz, 40 urtez euskal literatura sortzen

Maiatz elkarte eta argitaletxeak 40 urte beteko ditu aurten, eta lan betean ospatuko du. Besteak beste, gaur bertan mahai-ingurua aldizkariaren 72. zenbakiaren aurkezena, mahai-ingurua, eta performancea.

maiatz

Bizi dugun egoerak baldintzatuta, Maiatz-ek aurten ezingo antolatu “maiatzaldia” ekimena, azken urteetan egin duen legez. Hala ere, gaur bertan bere ibilbideko 40 urteak gogoratuko dituzte ekitaldi sorta batekin, Baionako Euskal Museoan:

“40 urte euskal literatura sortzen”

18:00 Maiatz 72. aldizkari berriaren aurkezpena.

18:15 Mahai-ingurua: Marikita Tambourin, Amaiur Epher, Itxaro Borda.

19:15 Performancea, Eric Dicharry-ren eskutik.

Kasu: 15 lagun baizik ez dira sartzen ahalko eta izena eman behar da, 05 59 59 08 98 telefonoan edo musee-basque.com gunean.

Bestetik, ekainaren 12an 2. liburu azoka antolatu dute egun osoz Ziburun, eta Maiatzekoek jakinarazi dutenez, bertan izango dira hainbat idazlek lagunduta: Marisa Arruabarrena, Frantxoa Caset, Eric Dicharry etaJoxe Luix Agirretxe.

ZIBURU 2. disko azoka

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.