“Andrezaharraren manifestua” emanaldia Iruñean eta Oiartzunen

Mari Luz Estebanen Andrezaharraren manifestua (Pamiela, 2019) liburua oinarri hartuta, aste honetan emanaldia eskainiko dute egileak berak eta beste bost lagunek (Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias, Jurdana Otxoa, Miriam Ubanet), bi plazatan: Iruñea eta Oiartzun. Emanaldia abenduan estreinatu zuten, HEA kultur elkartearen ekimenez.

AndreZ 5

Hauek izango dira, zehatz-mehatz, aste honetako hitzorduak:

Iruñea:

Ekainaren 2an, 19:00etan, Kondestable jauregian.

Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako ekitaldia.

Informazio gehiago HEMEN.

Oiartzun:

Ekainaren 4an, 19:00etan, Udal Aretoan.

EHUNTZE sormen espazioak antolaturiko “21 aulki” zikloaren baruan.

Sarrera doakoa da, baina gonbidapena hartu behar da Oiartzungo Irubide tabernan, edo email honetan: ehuntze@gmail.com

andrezaharraren_manifestua

Andrezaharraren manifestua, oholtzan

Pasa den abenduan Andrezaharraren manifestua emanaldia estreinatu zuten Ean Mari Luz Estebanek eta Metrokoadroka kolektiboak elkarlanean. Orduko hura HEA kultur elkartearen enkarguz egin zuten. Irakurraldi-performance modura aurkeztu dute emanaldia, eta poemen irakurketarekin batera pintura, antzerkia eta musika ikus ditzakegu zuzenean oholtzan.

Mari Luz Estebanekin batera Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias eta Jurdana Otxoa ariko dira oholtza gainean.

Mari Luz Estebanek honakoa dio Andrezaharraren manifestua liburuan:

“Ez diot uko egiten zaharra naizela aitortzeari ZA-HA-RRA. Hitz hori letreiatzen dut astiro. Haren loditasuna dastatzen dut, haren sonoritatea. Hemen naiz. Begira nazazu”.

Asmo horri jarraika, bost emakume, bost gorputz, bost andrezahar ikusiko ditugu oholtza gainean, haien sentimenduak dastatzen, publikoaren begiradaren aurrean agertzen. Bost dira… edo hamaika.

“Andrezaharraren manifestua” emanaldiak liburuko poemak dakartza oholtzara. Mari Luz Estebanek eta Metrokoadroka kolektiboak elkarrekin egindako emanaldi honetan, irakurketa momentuak uztartu dituzte poema bisual eta antzeztuekin: biolinaren musika, pintura, antzerkia eta koreografia performatiboak… modu umoretsu zein aldarrikatzailean tartekatuz emanaldi hunkigarria osatu dute.

Ikus jarraian Mikele Landak Ean egindako bideoa:

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.