Aiora Jakari elkarrizketa Irakurrieranen

Aiora Jaka Irizar elkarrizketatu du Garazi Albizuak Irakurrieran irratsaioan, Juliana Léveillé-Trudel-en Nirliit (Txalaparta, 2021) eleberriaren itzulpenaren harira.

nirllit-kym-U140396227493QWB-624x370@Diario Vasco

Jarraian entzin dezakezue saioa osorik:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

nirliit-txalaparta-eusSinopsia:

Quebec hegoaldeko neska batek, antzaren gisan, iparraldeko Salluit herrixka inuitera bidaiatzen du urtero, beste zuri askok bezala uda sasoian lan egitera, eta han ikusi eta bizitakoak aipatzen dizkio Evari, desagertu berri den lagun inuitari. Narratzaileak nonahi sentitzen du Evaren espiritua, haren gorpua zilar koloreko fiordoaren hondoan egon arren, eta hari kontatzen dio zertan den hark utzitako lurraldea, zertan diren herrikideak, zertan hain ongi ezagutzen duen iparraldeko bizimodu latza: bortizkeria, asimilazio kulturala, mendekotasuna, arrazakeria, baina baita jendearen abegikortasuna, arbasoen kultura bizia eta natura salbaia ere. Nunavik, Quebeceko inuiten lurraldea, «sabelean emandako ukabilkada bat» bezain ederra da, eta halakoxeak dira tundra azkengabe horretan habia aurkitzen duten maitasun eta laguntasun istorio hunkigarriak ere.

This entry was posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.