“Hatsaren poesia” liburuaren aurkezpena ekainaren 13an Senperen

Hatsaren poesia  liburua aurkeztuko du Hatsa elkarteak ekainaren 13an Senpereko Larraldean. Egun osok0 egitarauaz gozatzera gonbidatu dituzte liburuan parte hartu duten ehun idazle inguru.

hatsaren poesia eguna 1(1)

Tradizio handiko hitzordua da Senpere elkarteak urtero bere olerki bilduma aurkezteko antolatu ohi duena. Normalean apirileko lehen asteburuarekin aurkeztu izan da, proiektua 1999an estreinako aldiz plazaratu zenetik. Pandemiak sortutako egoeraren ondorioz, ekimena aldrebestu zaie Hatsakoei ere, baina aurten ekainean antolatzea lortu dute azkenik; ekainaren 13an izango da hitzordua, egitarau honekin:

11:00: elkarretaratzea.
11:30: liburuaren aurkezpena.
13:00: aperitifa, eta ondoren, bazkaria, norberak ekarritako bazkariarekin.
16:00: partaideen irakurraldi poetikoa + kantaldi poetikoa (Leire Zabala, Matxalen Bezos).

Egun osoan zehar, Suhatsa erakusketa poetikoa (Auxtin Zamora + Hatsa).

Harremanetarako: hatsarenpoesia@gmail.com

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.