Asel Luzarragari elkarrizketa Irakurrieranen

Asel Luzarraga elkarrizketatu du Garazi Albizuak, Malthusen ezinegona (Elkar, 2021) eleberriaren harira. Irakurrieran irratsaioko azken atala da, denboraldi honetan.

malthusen-ezinegona-txalaparta-eus

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Sinopsia:

XXIII. mendean gaude. Mundu osoan milioi bat pertsona bizi dira, luxu eta ondasun guztiak eskura, inguruan beren zerbitzurako hainbat robot-gizaki dituztela, ez lanik, ez gaixotasunik, ez ardurarik gabe. Dena da lasaia eta gozagarria, izatez, baina badira lasai egon ezin direnak ere: horien artean Malthus, bizitza eroso horrekin deseroso, barruan borborka sumatzen duen botere-nahia nola ase ez dakiela. Malthus apurka joan da deskubritzen mundu perfektu horren arrakalak eta gezurrak, baita historiaren martxa irauliko duen plan bat pentsatzen ere. Iritsi da plan hori gauzatzeko unea, urtetan landu duena. Gaurgero, Malthus ez da izango bere kideak bezalako ondobizi alfer bat, askoren arteko ale ordezkagarria, ezpada bere garaikideek gurtu eta geroak gogoratuko duen norbait: berezia, bizia eta boteretsua.

This entry was posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.