Hernaniko I. Liburu Azoka, bihar

Hernaniko Liburu Azokaren lehen edizioa antolatu du Dobera Euskara Elkarteak; bihar egingo dute, urriaren 2an, egun osoko egitarauarekin. Liburu-aurkezpenak, ipuin-kontaketa eta liburu-azoka prestatu dituzte, besteak beste.

 

hernaniko liburu azoka

Hernaniko I. Liburu Azoka egingo dute bihar, hilaren 2an, Hernaniko Atsegindegin. Egun osoko egitaraua antolatu dute. Euskarazko liburuei eskainia izango da osorik. Jarraian bildu dugu egitaraua:

10:30 Azokaren irekiera ekitaldia. Gorka Olazabalen bakarrizketa.

11:30-13:00 Liburuen aurkezpenak: Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan (Juan Martin Elexpuru, Pamiela); amaia gidoi-liburua (Markel Oiarzabal Ansa); Gure faunari eta florari begira – 1/Ornodunak (Eñaut Agirre eta Iñaki Sanz Azkue; Dobera Euskera Elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkartea).

13:30 Irakurraldia, Hernaniko Kale Literatura taldearen eskutik.

16:30 Euskal mitologia gira eta bira, Sorgina txirulina ipuin-kontalaria.

17:30-18:30 Liburuen aurkezpenak: Gurea falangista zen (Alberto Barandiaran; Susa); Ez dakit zertan ari zaren (Ana Malagon; Elkar).

18:45 Azokaren itxiera. II.Kromiki lehiaketaren sari banaketa.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.