Hiru poema

MAITASUNA

Suak ematen du beldurra

Baina baita beroa eta maitasuna

Naturako elementu indartsua

Hau da hau pasioa

Gure bizitzak inoiz emango digun altxor sakratua

 


GOGOETA

Ez da aski ikastea

Gogoratu nahi dut

Ez da aski entzutea

Sentitu nahi dut

Ez da aski koldar ez izatea

Ausarta izan nahi dut

Ez da aski ez iraintzea

Defendatu nahi dut

Ez da aski errealitatea ulertzea

Borroka irabazi nahi dut


 

ERANTZUNAK

Galderak zeruan

Erantzunak etxe barruan

Ateri dagoenean

Irteten dira pixkanaka

Inork espero ez duenean.

Plisti-plasta gabiltzanean aldiz,

Goxo-goxo dabiltza maindire azpian.

Noiz etorriko erantzunak behar ditudanean?

This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.