Abian dira Azpeitiko 39. Euskal Antzerki Topaketak

Urriaren 15ean abiatu zen Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen 39. edizioa; aurten, 14 antzerki obra eskainiko dituzte, azaroaren 14ra bitartean; tartean, lau estreinaldi. Irudia: Lubaki lainotsua antzezlaneko eszena bat (Atx teatroa).

FBpyS72XoAI96Fk

Urriaren 15ean abiatu zen Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen 39. edizioa, Atx teatroaren «Lubaki lainotsua» obraren estreinaldiarekin, eta hurrengo astean ekingo diote berriro programazioari. Aurten, 14 emanaldi izango dira denera, bai eta txontxongilo-tailer bat eta erakusketa bat ere.

Emanaldietarako sarrerak online eros daitezke Azpeitiko udalaren webgunean; helduek bost euro ordaindu behar dituzte, eta haurrek, berriz, hiru. Jarraian bildu dugu egitaraua eta antzezlanei buruzko informazioa.


Urriak 28, osteguna

19:00, Soreasu Antzokia

Tempus Fugit (Ze Onda antzerki taldea)

ESTREINALDIA

Denboraren existentziaren inguruko galderak egiten den espazio batean, burmuin bat, eta bertanpentsamendu bat irten ezinik aurkitzen da denboraren pausoa pairatuz. Pentsamendu hau belaunaldi batenisla izango da oroitzapen bilakatuz baino baita ere amets, amesgaizto eta irudimen sutsua.

Memoriaren bitartez, indibiduala zein kolektiboa, denboran bidaia egingo dugu, iraganera baino baita ereetorkizunera, denbora lineala kolokan jarriz eta kontzeptu borobil eta zabalago bat arakatuz. Espazioa etadenbora, gauza bera izan daitezke? Zuzenki lotuta daude?

Bakarkako lan honetan, protagonista bere buru barruan dagoen pentsamendu bat besterik ez da, laupareten artean harrapatuta dago eta ez du ihesbiderik. Bere “jabeak” hartzen dituen erabakien aurka eginbeharko du askotan, beste hainbat pentsamenduen kontra egin ere eta guzti hau denboraren pisua beregain datorrela. Oroitzapen soil bat bilakatu arte, atzoko, gaurko eta biharko errealitateetan murgilduz.


Urriak 29, ostirala

19:00, Soreasu Antzokia

Amua (Artedrama)

Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izango direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eragingo ditu. Oihan basatia, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluziko dira. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?


Urriak 30, larunbata

17:00, Soreasu Antzokia

Zuhaitzak landatzen zituen gizona (Gorakada teatroa)

Elzéard Bouffier da istorio zirraragarri honetako protagonista, protagonista izateko asmorik gabeko protagonista. Artzain honek urteak eta urteak eman zituen Proventzako landa- eremu zabal batean zuhaitzak landatzen. Hala, lehen alferrik galduta zegoen lurra bizitzaz eta berdetasunez betetako paraje bihurtu zuen. Halaxe kontatzen digu narratzaileak, 1913an hasten den (urte horretan ezagutu baitzuen narratzaileak zuhaitzak landatzen zituen artzain bakartia) eta hogeita hamar urte geroago amaitzen den istorioa, eskualdehorretan bertan, gerraren ostean hari bisita egin eta lore-baratze bihurtuta aurkitu zuenean.


Urriak 31, igandea

19:00, Soreasu Antzokia

Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi (Kamikaz kolektiboa + Ttak teatroa)

ESTREINALDIA

Esmeralda, Ines eta Ursula, arratsaldero, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelez betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean.Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?Nork mugitzen ditu Esmeralda, Ines eta Ursula pertsonaien kortsetaren hariak?


Azaroak 1, astelehena

13:00, Plaza nagusia

Up! (Xabier Larrea)

Zirkua eta umorea ardatz nagusi duen ikuskizuna, non trebetasuna eta zentzugabekeria baliabide bihurtzen dira pertsonaia grinatsu eta xelebre batentzat. Ironikoa eta energiaz beteta, eguneroko gertakizunei aurre egiten dio oreka eta grabitatearen mugekin jolasten duen bitartean, erokeriaz edo xelebrekeriaz lagunduta…Kale antzerkiko hizkuntza erabiltzen duen funtsezko lengoaia legez, ikuslego eta espazioeszeniko guztietarako egokia. Ikuskizun barregarria, freskoa eta ahaztezina!!


Azaroak 4, osteguna

19:00, Soreasu Antzokia

Harri, orri, ar (Pez Limbo)

Zazpi lagun ari dira jolasten. Ez dute elkar ezagutzen baina bertan daude, gune berean… arrazoiren batengatik. Hau da Harri, orri, ar antzezlanaren hasiera, sekulan hitz egiten ez dugunaz hitz egiten duen ikuskizuna: euskal kontaketa, bakar bat ez dena, askotarikoa baizik, non oraindik beldurra baitagoen gure jarrera politikoa ezagutarazteko, odolak zer esana duen herrialde batean. Elkarbizitza Euskal Herrian beti izan da konplexua. Beldur-urteek min handia eta era askotakoak sorrarazi zituzten. Gaur aurrera, etorkizunera, begiratzeko unea da. Hausnarketa eta autokritika egin behar da. Baina, batez ere, elkar topatzea dagokigu. Hori da aurkezten dugun patioa: elkarbizitzako espazioa non ideologia ezberdineko pertsonen elkarbizitza ematen baita, enpatiazko ariketa, askatasunari eta giza eskubideei eginiko kanta. Bestearen begietara begiratuz zauriak sendatu nahi dituen antzerki ikuskizuna.


Azaroak 5, ostirala

19:00, Soreasu Antzokia

Lurrun minez (Mauma konpainia)

Alexek, 30 urte ingurukoak, sauna batean lan egiten du. Bere buruari Mari Matraka Erregina deitzen dio. Oskarrek 44 urte inguru dituen institutuko irakaslea da, gizonezkoekin sexu trukerako espazio horietako ohiko bisitaria da. Jesusek 19 urte ditu, eta lehenengoz joango da gay sauna batera.

Gabon gauean itxita egon beharko luke saunak, baina Alexek bere kabuz irekitzea erabaki du, opari ederren bat jasotzeko esperantzaz. Beste pertsonaiak iritsi ahala, lurrun artean ezin ikus daitezkeen hariak argitara azaltzen joango dira, askatzeko zaila izango den lokarria sortu arte.

Parranda orgiastikoa izan nahi du gauak. Baina dibertimendu eta libertimenduan bizirauteko ospakizunak, kontraesanek, gezurrek eta minek bustitako lurrun gaua izaten bukatuko du. Izan ere, gorputzak jaia eta politika egin nahi badute ere, herentzia jasaten dute oraindik, benetako borondate askeak zapuzten dituen herentzia soziala.

Desirak eta beldurrak, alkohola eta pasioa, ezinegona eta nahiak, izerdia eta lurruna, lurrunak eta beharrak, lumak, gorputzak eta arimak nahastuko dituen koktela izango da gau hau.


Azaroak 6, larunbata

19:00, Soreasu Antzokia

Hitzak txorabiatzen (Pantzart konpainia)

Oholtzaren gainean, ispilu bat. Aliziak eta bere katuak atalasea zeharkatuko dute, eta beste logika batekin funtzionatzen duen mundua aurkituko dute, ametsena, alegia. Aliziari gauza sinestezinak gertatuko zaizkio, mundua xake taula handi bat bihurtuko da. Bertan, erregina gorria eta erregina urdina, zaldunak, Humpty Dumpty, arrautza erraldoia, farfuilatzen duten loreak eta trenean bidaiatzen duen adarbakar bat ere egongo dira. Horiek denek partida amaitu arte gidatuko dute, orduan bihurtuko da Alizia erregina, eta oturuntza xelebre bat egingo du bere etxeko lasaitasunera itzuli aurretik.


Azaroak 7, igandea

19:00, Soreasu Antzokia

Guateke (Eromen produkzioak)

“Ongi etorriak izan zaitezte gure festa erraldoira! Egun honetan, garai zaharrak gogoratzeko asmotan elkartu gara. Jakin badakigu, ez direla unerik ederrenak… Baina utz ditzagun penak albo batera! Bete sabelak, busti eztarriak eta mugitu zuen eskeletoak munduaren amaiera balitz bezala! Pasa eta gozatu lagunok! Beste guztia… gure kontu!”

Zer gertatuko litzateke munduaren amaierak festa batean harrapatuko bagintu?


 Azaroak 11, osteguna

19:00, Soreasu Antzokia

Album (Formol laborategia)

ESTREINALDIA

Egunero bezala laborategia martxan da. Itsutzen duen argi batek kaiola argiztatzen du. Egunero bezala zomorroak ezkutatuta daude, elkarri aurpegiak tapatuz.

Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik? Ikerketa hau lan zehatza eta nekeza da, gizarteari mundua azaltzeko informazio berria eskaintzeko xedearekin burutua. Inork inoiz bere buruari egin ez dizkionak frogatuko dira gaur. Eta zuek izango zarete horren testigu.

Baina nolakoa da ikerketa hau ikertuaren ikuspuntutik? Kako batek lepotik heldu ditu bi zomorroak eta zuen begien parera ekarri dituzte. Kaskodun subjektua eta motxiladun subjektua dira. Esperimentazioa egunero lez hasiko den arren, ikertzaileak ez daki zomorroek gaur kaiolatik irteteko inoiz egin den saiakerarik bortitzena abiatzeko zorian daudela.

Izan ere, ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Kristalezko kaiolan bizitzeaz nazkatu direnen albuma da.


Azaroak 12, ostirala

19:00, Soreasu Antzokia

Maitasunaren itxiera (Arriaga Antzokia)

Protagonisten bakarrizketa-trukeak hiltzen ari den maitasunaren bortizkeria adierazten du Maitasunaren itxiera lanak. Beldurra eta askapena nahastuko dira bikotearen elkarrizketa lazgarrian, gizon baten eta emakume baten arteko borroka suntsitzaile eta gupidagabean.

Hizkuntza da garrantzitsuena, egoera batzuetan tortura fisikoa baino eraginkorragoa baita. Bi maitale aurrez aurre, hainbat urtez eraikitzaile eta suntsitzaile izan duten harremana betiko itxi nahian. Argudioak, kexak, gaitzespenak, mina, amorrua eta maitasuna gurutzatu egiten dira, pasioz eta erraietatik adierazten den hizkuntza zehatz, kirurgiko eta uholdezko baten bidez.


Azaroak 13, larunbata

17:00, Soreasu Antzokia

Kotondarrak (Anita Maravillas)

Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.


Azaroak 14, igandea

19:00, Soreasu Antzokia

Kutxidazu bidea Ixabel –musikala– (Demode Quartet)

Juan Martin, donostiar gaztea, mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute.

Juan Martinek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoei, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi jakiteari. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.