Urko Menaia eta Urtzi Urkizu

Poema musikatu bat entzuteko aukera, eta hurrengo errezitaldien datak

Urtzi Urkizuren Kezka bat gutxiago (Maiatz, 2012) liburuko ‘Ziria’ poema musikatu du Urko Menaia kantariak, albiste honetan duzue entzuteko aukera. Gainera, liburuko poemak zuzenean entzuteko bi aukera egongo dira maiatzean.

Aspalditik dator Urko Menaia kantaria eta Urtzi Urkizu idazlearen arteko elkarlana: 2004an Mikelazulo kultur elkarteak argitaratutako kilimAmuak disko-liburuan bi kanta sortu zituzten elkarrekin. Ordutik, Menaiak sarritan erabili ditu Urkizuren testuak bere ibilbidean, besteak beste Ametsak eta oroitzapenak (Gaztelupeko Hotsak, 2010) diskoan.

urko menaia

(Argazkia: Urko Menaia ‘Kezka bat gutxiago’ liburuaren aurkezpenean)

Jarraian eta Poema musikatuak atalean entzun dezakezue ‘Ziria’ poema:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Errezitaldiak

 Urtzi Urkizuk bi errezitaldi eskainiko ditu maiatzean Kezka bat gutxiago liburuko poemekin:

-Maiatzaren 16an Baionako Euskal Museoan (Maiatz solasaldien egitarauan), 20:30tan. Artista gonbidatua: Urko Menaia.

-Maiatzaren 20an Lezoko euskara eta kultura aretoan, 18:00etan. Artista gonbidatua: Lorea Intxaurrandieta.

Albiste honen uberan:

Urtzi Urkizuri elkarrizketa Uberanen

Aurretik Urkizuren ‘Ametsak eta oroitzapenak’ poema ere musikatua zuen Menaiak, ikus-entzun jarraian:

This entry was posted in Albisteak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Comments are closed.