Yoseba Peñaren ‘Hodeien adorea’ mintzagai

Yoseba Peñaren Hodeien adorea (Susa, 2012) liburua aztertuko dute.

Albiste honen uberan:

Liburua osorik

Elkarrizketa Hitzen Uberanen

Nobelaren sinopsia:

Plaza zokoan hil duten droga-saltzailea da HODEIEN ADOREA nobelako kontalaria: hitzontzi jasangaitza, isekaz eta gorrotoz mintzo den sasijakintsu hastiagarria.

Trapitxeroak heriotzatik begiratzen die iragan hurbileko gertakariei. Eta hiru anaiaren inguruko pasadizoak kontatuko ditu: Txefe kotxe mekanikaria, Jon unibertsitarioa eta Hodei autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa gozotik baino.

Yoseba Peñaren lehendabiziko nobelak gaur egungo deskalabru baten malur eta okerrak eszenifikatzen ditu, tragedia klasikoetan bezalaxe sustatzaile darabiltzala bortizkeria, iruzurra, saldukeria, krimena.

This entry was posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda and tagged , , . Bookmark the permalink.

Comments are closed.