“Paradisua eta katuak” kontaera musikatua

Paradisua eta katuak kontaera musikatua, Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruzaren eskutik.

Aurtengo saioak irailaren 3an eta 4ean izango dira Victoria Eugenia Club aretoan iluntzeko 20:00tan. Astelehenean, Paradisua eta katuak kontaera musikatua eskainiko da, Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruzaren eskutik. Asteartean berriz, Ez zaitut abandonatuko, Bide Ertzean Trio eta Jon Benitorekin.

Donostia Kultura, Udalaren Euskara Zerbitzua eta Euskal Idazleen Elkartea  dira urtero Euskal Jaietan egin ohi diren errezitaldi hauen antolatzaileak. Sarrera dohakoa izango da aretoa bete arte eta gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko lehiatilan banatuko dira emanaldien egunetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

This entry was posted in ag-Errezitaldia, ag-Jardunaldiak, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.