Jon Benitoren errezitaldia KMn

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako jardunaldiak: Hitza, Musika, Literatura.

Bulkada: Nahizenetik naizenera

Poesia-emanaldiaren berri, Jon Benitoren beraren hitzetan: “Norberak izaten du sentipena eta asmoa, idatzi duen liburuak egilearena izateari utz diezaion eta bestek eurena egin dezaten. Bi urte bete direnean Bulkada argitaratu nuela, bakarkako irakurketa bat egingo dut: atzekoz aurrera, gaur egundik hasi eta iraganera, liburuko poemak eta liburuan sartu ez ziren beste batzuk tartekatuz, poema bilduma abiarazi zuen galderari erantzuna emateko: nola heldu naiz nahizenetik naizenera?”.

Ez da oso erraza izaten Jon Benito bere poemak irakurtzen zuzenean ikustea. “Beraz, XXI. mendeko euskal poesiaren ahots oso inportantea entzuteko aukera paregabea izango da, ziur”, dio bere web orrialdean Koldo Mitxelena Kulturguneak.

This entry was posted in ag-Errezitaldia, ag-Jardunaldiak, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.