Szenatokia guneak antzerki egitarau zabala eskainiko du

Teatroari loturiko esperientzia berria jarri zuten abian iaz Durangoko Disko eta Liburu Azokaren egitarauaren barruan. Ekimenaren emaitza arrakastatsua ikusirik aurten indartu egin dute Szenatokia izeneko gunearen eskaintza. Gerediaga elkarteak, EHAZEk eta San Agustin antzokiak elkarlanean egin dute egunotako egitaraua. (Argazkia: EHAZEko Josu Camara iazko maratoian).

Antzerki maratoia eta teatro emanaldi baten eskaintzarekin abiatu zen iaz Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren testuinguruan teatroa bultzatzeko sortu zen ekimena. Emaitza arrakastatsua izan zen, jende ugari bildu zen San Agustin antzokian emanaldiak ikustera. Hori dela eta azokak iraungo dituen lau egunetara zabaldu dute aurten teatroari loturiko eskaintza, Szenatokian.

Antzerki maratoiaren helburua egun Euskal Herrian egiten denaren laginak ezagutzera ematea da. Era guztietako lanak topatzen ahal dira maratoi egunetan, formatu txikikoak zein handikoak. Antzerki maratoiari dagokionean Ahotsenearen filosofiara gerturatzeko ahalegina egingo da, beste gune batzuekin egin den moduan (Kabia, Irudienea…). Antzezleak musikari eta idazleak Ahotseneara doazen baldintza berdinetan joango dira, eta Gerediagak era guztietako programatzaileak bertara gonbidatzeko eta taldeei buruzko informazioa zabaltzeko konpromisoa hartu du: antzoki, udaletxe, gaztetxe, eskola… Ideia horren harira egingo dira, hain zuzen ere, maratoiaren sesio bat goizez eta bestea arratsaldez.

Iazko antzerki maratoian helduentzako antzerkia izan zen oinarria; aurten abenduaren 6ko maratoia haur eta gazteei zuzenduko zaie, eta abenduaren 7 eta 8koak berriz helduei. Hamabost minutuko laginak izango dira guztiak.

Egitarauko saio guztiak San Agustin antzokian egingo dira:

ABENDUAREN 6AN

- Antzerki maratoia umeentzako.

12:00: Eingo al deu amets?, Ttak Antzerki Taldea (0-3 urte arteko haurrentzat).

12:30: Papo Pupa, Hipo ta Tomax.

13:00: Zapata gorriak, Patata Tropikala.

13:30: Boli bili boli, txontxongilo ikuskizuna, Pantzar.

14:00: Txarlestrup, Zirika Zirkus.

- 20:30ean Gauean Argi (Gerediaga elkartea).

Argizaiola saria emango zaio Benito Lertxundiri. Jon Maiak zuzenduko du ekitaldia.

ABENDUAREN 7AN

-Antzerki maratoia.

12:30: Mortimer, Kukubiltxo Antzerki Taldea.

13:00: 7tik 3, Zurriola Ikastola.

13:30: Aktibo Toxikoa, Bederen 1.

-Euskarazko bakarrizketak, Kike Amonarrizek gidatuta. Bakarrizketa egileen artean izango dira Galder Perez, Iker Galartza eta Erika Olaizola aktoreak. 16:00etan hasiko da ekitaldia.

-Antzerki maratoia.

18:00: Mortimer, Kukubiltxo Antzerki Taldea.

18:30: 7tik 3, Zurriola Ikastola.

19:00: Aktibo Toxikoa, Bederen 1.

ABENDUAREN 8AN

-Antzerki maratoia.

12:00: Iragan perfektua, Horman Poster.

12:30: Biba zorrien izurritea, Abarka Antzerki taldea.

13:00: Ispilua, Aldatzen laguntzen taldea.

13:30: Bejondaigula, Ttanttaka teatroa.

14:00: Izan bedi emakumea, Koldarrak antzerki taldea.

- Antzerki maratoia.

18:00: Iragan perfektua, Horman Poster.

18:30: Biba zorrien izurritea, Abarka Antzerki taldea.

19:00: Ispilua, Aldatzen laguntzen taldea.

19:30: Bejondaigula, Ttanttaka teatroa.

20:00: Izan bedi emakumea, Koldarrak antzerki taldea.

ABENDUAREN 9AN

- 19:00etan antzerki emanaldia: Hura ez da lekua, Metrokoadroka kolektiboa. Poesia, musika, pintura eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna. Hura ez da lekua disko-liburua argitaratu berri du Txalaparta argitaletxeak.


This entry was posted in Albisteak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Comments are closed.