Yolanda, Nekatoenea

Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrak (IAEZI) elkarlanean bideratzen dute Hendaiako Nekatoenea etxeko literatura egonaldia. Honakoan, Yolanda Arrieta idazlea izan da hautatua. Nekatoeneko bere idazketa egonaldia urriaren 7tik azaroaren 3a arte iraganen da. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, “obra egina izanen delarik, idazleak kolegioko eta lizeoetako ikasleekin topaketak eginen ditu edukinaren aipatzeko”.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.