Uztailaren 26an amaituko da Gasteizko irrati-antzerki lehiaketan parte hartzeko aukera

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak eta Radio Vitoria-EITBk Carlos Perez Uralde irrati-antzerki lehiaketa jarri dute abian aurten. Irratirako antzerkigintzaren berriztapena sustatzea da lehiaketaren helburua, hedabide horretara egokitutako antzezlanen gidoi originalak baliatuz horretarako. Datorren astean amaituko da lanak aurkezteko epea.

Nolabaiteko azpi-generoa da irrati-antzerkiarena. Irratiak komunikabide gisa protagonismo handiagoa zuen garaietan erreferentzialak ziren antzerki-edukiak, hainbat sortzaileen lanetan topa litezke horren islak (Antonin Artauden Pour en finir avec le jugement de Dieu datorkigu gogora). Egun irratigintzak beste bide batzuk bizi ditzake Interneti esker, eta badira entzunezko genero dramatikoa berrasmatzeko ahaleginak.

Testuinguru horretan dator Gazteizko antzerki jaialdiaren ekimenez antolatutako ekimen hau. Gaztelerazko eta euskarazko bina lan sarituko dira, eta horren ostean antzerki jaialdiaren harira irratiratu. Jarraian dituzue parte hartzeko oinarriak:

-1- Lanen betekizunak

1. Argitaratu gabeak eta aurretik saririk jaso ez dutenak izan behar dute. Ez da beste lan batzuen egokitzapenik (osorik edo zatika) edo bertsiorik onartuko.

2. Euskaraz edo gaztelaniaz izan daitezke.

3. Gaia librea da. Epaimahaiaren iritziz oinarrizko eskubideren bat urratzen duten gidoiak lehiaketatik kanpo geratuko dira.

4. Irrati gidoiaren formatuan idatziko dira, pertsonaiak gehienez ere lau aktorek interpretatuko dituztela kontuan izanik.

5. Lanak, muntatu ondoren, ez du 25 minututik gora iraungo; bost kapitulutan banatuko da, astelehenenetik ostiralera bitartean irratiz emateko.

Parte hartzaileek hiru kopia mekanografiatu bidaliko dituzte –1,5eko lerroartea, 14ko tamaina eta Arial letra-tipoa–, zenbakituta, posta ziurtatuz; bestela, posta elektronikoz bidal daiteke kopia, helbide honetara: tallerteatro@vitoria-gasteiz.org

6. Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahalko ditu; ezin da estatuko edo nazioarteko saririk lortu duen idazkirik aurkeztu, ez eta epaia eman artean beste lehiaketa batera aurkezten denik ere.

7. Saridunak Radio Vitoria EITBri eta Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiari lagako dizkie lana eman, erreproduzitu, publikoki ezagutarazi eta banatzeko eskubideak.

8. Lanak, sinatu gabe eta egilea nor den jakiteko daturik eman gabe, lema batez edo ohikoa ez den goitizen batez aurkeztuko dira. Aparte, gutun-azal itxi batean, datu hauek zehaztuko dira:

- Egilearen izen-deiturak

- Helbidea, herria, probintzia. Posta-kodea

- Harremanetarako telefonoak

- Posta elektronikoa

- Nortasun agiriaren fotokopia.

10. Gutun-azalaren kanpoaldean lema edo goitizena eta izenburua idatziko dira.

11. Posta elektronikoz bidaliz gero, aurretik aipatutako datuak zehazten dituen artxibo bat erantsiko da, eta helbide honetara bidali: tallerteatro@vitoria-gasteiz.org.

12. Egilearen erantzukizuna da lehiaketara aurkeztutako lanak Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatzea, bai eta ez inskribatzeak izan ditzakeen ondorioak hirugarrenen aurrean. Lana lehiaketara aurkezten duelarik, egileak lehiatik ez kentzeko konpromisoa hartzen du.

-2- Lanak aurkeztea

1. Posta ziurtatuz bidaliko dira, helbide honetara:

IRRATI-ANTZERKIAREN I. LEHIAKETA

GASTEIZKO NAZIOARTEKO ANTZERKI JAIALDIA

PRINCIPAL ANTZOKIA, SAN PRUDENTZIO KALEA, 29

01005 VITORIA-GASTEIZ

2. Gutun-azalean hau zehaztu beharko da:

IRRATI-ANTZERKIAREN I. LEHIAKETA

3. Lanak aurkezteko epea 2013ko ekainaren 10ean hasi eta uztailaren 26an bukatuko da. Lanak epe barruan aurkeztu diren zehazteko zigilu-markako data hartuko da kontuan.

-3- Hautatu ez diren lanak itzultzea

1. Saririk lortzen ez duten lanak ez dira atzera itzuliko.

2. Antolatzen duen erakundeak ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain lehiaketara aurkeztutako lanik galtzen bada, haren erruz zein besteren erruz.

3. Antolakuntzak hitz ematen du saririk gabeko lanak deuseztatu egingo direla.

-4- Epaimahaia eta bozketa

1. Lehiaketa deitu dutenek erabakiko dute lanak hautatu, balioetsi eta bozkatzeko sistema.

2. Radio Vitoria EITBk eta Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak hautatuko dute epaimahaia. Irratigintzan, antzerkigintzan edo kultura kudeaketan nolabaiteko itzala duten pertsonek osatuko dute epaimahaia.

Haiek arduratuko dira proiektuak hautatzeaz, eta ondoren Radio Vitoria EITBk ekoitzi eta Nazioarteko Antzerki Jaialdia egiten den bitartean emitituko ditu, 2013ko urriaren 14tik aurrera.

Lanak Radio Vitoria EITBn emango dira, eta epaia erabakitzean entzuleen iritziak ere kontuan hartuko ditu epaimahaiak.

-5- Sariak

Guztira 6000 euro emango dira saritan, honela banatuta:

- Lehen saria, bi mila eurokoa, IRRATI-ANTZERKIKO GAZTELANIAZKO LAN ONENARENTZAT.

- Lehen saria, bi mila eurokoa, IRRATI-ANTZERKIKO EUSKARAZKO LAN ONENARENTZAT.

- Bigarren saria, mila eurokoa, gaztelaniazko lan batentzat.

- Bigarren saria, mila eurokoa, euskarazko lan batentzat.

Radio Vitoria EITBren eta Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren euskarrietan jakinaraziko da nortzuk diren irabazleak, bai eta udalaren web-orrian ere.

Sariengatik dagokion PFEZ ordaindu beharko da, indarreko legeriari jarraituz.

-7- Saritutako lanak ematea

Saritutako lanak GASTEIZKO NAZIOARTEKO ANTZERKI JAIALDIAREN 2013ko edizioan jokatuko dira.

Gerora lanen jendaurreko komunikaziorik egiten bada, saria lortu dutela adieraziko da.

Parte hartzeak oinarri hauek guztiak onartzen direla adieraziko du, salbuespenik gabe, bai eta horiek betetzeak dakartzan eskubideak eta betekizunak ere. Oinarrietan aurreikusi gabekoetan, antolatzaileek egoki iritzitako erabakiak hartu ahalko dituzte, edo aldaketak egin.

Ezingo da epaimahaiaren erabakiaren kontra jo. Epaimahaiak eskubidea izango du oinarrizko eskubideren bat urratzen duten gidoiak lehiaketatik kanpo uzteko.

Oinarrietakoren bat betetzen ez duenak ezingo du lehiaketan parte hartu, eta saria lortuz gero baliorik gabe geratuko da.

Albiste honen uberan:

Oinarriak PDFan

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.