Euskarara itzulitako literatura, Udako Ikastaroetan aztergai

Euskarara itzulitako literatura, Udako Ikastaroetan aztergai. “Ikastaro honen bitartez, azken urteotan nazioarteko literatura-lanak euskaratzeko egiten ari den bideaz gogoeta egin nahi da: orain arteko ibilbidearen berri eman, ebaluazioa egin, hautatutako kanonaz hausnarketa egin, itzultzaileen eguneroko jarduna ezagutarazi, itzultzaileek aurre egin behar izaten dieten arazoak aurkeztu, proposatzen dituzten konponbideak azaldu… Arreta berezia jarri nahi zaie Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz argitaratzen diharduen Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumei”.

Begoña Montorio, Jose Manuel Lopez, Miren Ibarluzea, Mikel Ayerbe, Iban Zaldua, Xabier Olarra, Ibon Uribarri, Xabier Paya, Jon Alonso eta Harkaitz Cano izango dira aipaturiko egunetan jardungo duten adituak.

This entry was posted in Arrantzatuak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.