2013an jaso ditugun liburu gomendioak

Urtean zehar, hainbat idazleren gustukoenak plazaratu ditugu

Eta idazleek? Zer irakurtzen dute idazleek? Zeintzuk dira euren erreferentziak? Eta galdetzen hasita, zein liburu gomendatuko ligukete? Galdera hauetatik sortu zen proposamena. Liburu gomendioak eskatzen hastea. 2013an, hauexek dira jaso ditugu gomendioak. Hainbat idazlek helarazi dizkiguten iruzkinak. Eguberrien ondoren, gomendio gehiago emango ditugu argitara. Bien bitartean, hemen dituzue 2013an plazaratu genituenak, post bakarrean batuak. Idazle bakoitzaren izenburuan estekatu dugu bere gomendioa.

 

Yoseba Peñaren liburu gomendioa, 2013ko urtarrilaren 9an

Hilzorian nagoen bitartean (William Faulkner, As I lay dying) hautatu du

 

Hasier Larretxearen liburu gomendioa, 2013ko urtarrilaren 23an

Adam Zagajewskiren Mano invisible (Acantilado) poesia liburua hautatu du

 

Asel Luzarragaren liburu gomendioa, 2013ko otsailaren 6an

Asier Serranoren “Erlojugilea (Txalaparta), ezohiko harribitxi literario horietako bat”

 


Gaizka Arostegiren liburu gomendioa, 2013ko otsailaren 20an

Manuel Rivasen Las voces bajas (Alfaguara) liburua hautatu du

 

Jokin De Pedroren liburu gomendioa, 2013ko martxoaren 6an

Joan Mari Irigoienen Lur bat haratago (Elkar, 2000) liburua hautatu du

 

Jasone Osororen liburu gomendioa, 2013ko martxoaren 20an

Niccolo Ammaniti idazlearen Tú y yo (Anagrama) nobela proposatu digu

 

Xabier Etxeberriaren liburu gomendioa, 2013ko martxoaren 27an

Jon Alonsoren Camembert helburu (Susa, 1998) liburua proposatu digu

 

Castillo Suarezen liburu gomendioa, 2013ko apirilaren 17an

Yolanda Castaño idazle galiziarraren poesia liburua: Profundidad de campo

 


 

Goizalde Landabasoren liburu gomendioa, 2013ko maiatzaren 15ean

Cormac McCarthy idazle amerikarraren The Road (2006) hautatu du

 

Arrate Egañaren liburu gomendioa, 2013ko maiatzaren 29an

Henning Mankell idazle suediarraren Ohe elurtuan lo egin zuen mutikoa (Erein),

Juan Mari Mendizabalek itzulia

 

Alberto Ladron Aranaren liburu gomendioa, 2013ko ekainaren 12an

Arnaldur Indridason-en Hilobiko isiltasuna (Alberdania, 2011) hautatu du,

Itzultzailea: Julen Gabiria

 

Antxiñe Mendizabalen liburu gomendioa, 2013ko ekainaren 26an

Alejandro Fernandez Aldasororen Un viajante (Ttarttalo) proposatu digu

 


 

Aritz Mutiozabalen liburu gomendioa, 2013ko irailaren 18an

Bukowski. Poema antologia proposatu digu

 

Oihane Fernandez Mendiaren liburu gomendioa, 2013ko urriaren 2an

Lander Garroren Orain galdera berriak ditut (Txalaparta) liburua proposatu digu

 


 

Karmele Jaioren liburu gomendioa, 2013ko urriaren 16an

Anne Tyler-en El hombre que dijo adiós (Random House Mondadori) liburua proposatu digu

 

Bertol Arrietaren liburu gomendioa, 2013ko urriaren 30ean

Harkaitz Canoren Neguko zirkua (Susa) liburua proposatu digu

 

Goiatz Labandibarren liburu gomendioa, 2013ko azaroaren 13an

Jonathan Trigell idazle ingelesaren lehen nobela Boy A proposatu digu

 

Lourdes Unzuetaren liburu gomendioa, 2013ko azaroaren 27an
Janne Teller-ek idatzi, Juan Mari Mendizabalek itzuli eta Alberdaniak plazaratu zuen Ezer ez liburua

 


Joan Aldamizetxebarriaren liburu gomendioa, 2013ko abenduaren 11n

Karmelo C. Iribarrenen Seguro que esta historia liburua hautatu du

 

 

 

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.