Arrate Mardarasen “Pendrive” liburuaz solasean

Arrate Mardarasen Pendrive (Susa, 2013) ipuin liburu berriaz egingo dute solas.

Arrate Mardaras 1960an jaio zen Abadiñon. PENDRIVE da bere lehen liburua.

PENDRIVE honek, testu solte batzuekin batera, sei ipuin dakartza. Kontakizun gehienetan ihesean dabilen jendea ageri du, leku arrotzean dagoena derrigorrean. Eta denetan amodioa mintzagai. Izan ere, ihesi dabilenak maitasuna behar du lagun. Arrate Mardarasen lehendabiziko liburua duzu hau. Narrazioen helburua ez da ipuin historikoak izatea, historiako aro zehatzetan gertatutako maitasun istorioak izatea baino: harpeetan, erromatarren garaian, Erdi Aroan, 36ko gerran… zertarako bizi, maite duzunarengandik urrun bada?

This entry was posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.