Eako Poesia Egunak: uztailaren 17a (domeka)

Eako Poesia Egunetako hirugarren eguneko egitaraua duzue hauxe:
HITZALDIA: TXINDURRIAK ETA ARROSAK: NIRE POETIKAREN BILA, BOST EMAKUME POETAREN BITARTEZ
Hizlaria: Elena Medel
Aurkezlea: Leire Bilbao
Ordua: 11:00etan
Tokia: Beletxen
Elkarren garaikide diren bost emakumezko poeta irakurriz (Marosa di Giorgio uruguaiarra, Alda Merini italiarra, Adrienne Rich estatubatuarra, Birgitta Trotzig suediarra eta Wislawa Szymborska poloniarra), norbere poetika aztertuko dugu, idazketaren arrazoietan murgil egin, eta garai berean desberdin idazten duten andrazko hauen lanen antzei nahiz desadostasunei erreparatu.

KANTALDIA: ESPERANTZAZ HAZIAK
Ahotsa: Maddi Oihenart
Musika: Jeremie Garat
Ordua: 13:00etan
Tokia: Gizonen moilan
Maddi Oihenartek, Jeremie Garaten laguntzaz, Itxaro Bordaren (Doluz, Out, Ogellan, Niñaño, Ikusiko…) eta Leire Bilbaoren zenbait poema (Ezinen orekan eta Besterik ezean) eskainiko dizkigu, Zuberoako kanta batzuekin batera. Kantariak berak dioenez: “Poesia hauek hautatu ditut, zuzenean nihauren zerbait erauzten didatelako barnetik, gizarteari, biziari lotuak direlako, neke ta ulergaitz den mundu hontatik eginak, bai ta amets, esperantxaz haziak.”

HERRI-BAZKARIA
Ordua: 15:00etan
Tokia: Natxituko bolatokian

ERREZITALDI ANTZEZTUA ETA MUSIKATUA: ZER EGIN POEMA BATEKIN
Aktoreak: Ramon Agirre eta Inazio Tolosa
Ordua: 17:00etan
Tokia: Ermintxo hotelaren atzeko belartzan
Poema bat irakurri egin daiteke, norberaren baitan ito edo jende aurrean zabaldu. Poema bat jan egin daiteke, edan, erre. Mozkortu egin zaitezke, maitatu egin dezakezu, eta egundo ez bezala gorrotatu. Sutan jar dezakezu, izotzetan, behegainean zabaldu eta zapaldu. Urpean sar dezakezu, lurpean, lainoetan gora igoarazi zaitzake. Galderak egin edota libertitu, opari eman eta ostu, xehatu eta manipulatu. Eta bizitza bildu nahi badu, ez da heriotzak maite ez duelako.

This entry was posted in ag-Jardunaldiak, Agenda. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>