Maite Gurrutxagaren ondoren, Aitziber Alonsoren txanda

Donostiako Aiete Kultur Etxean den Ilustratzailearen Txokoan

Abendutik ikusgai da Maite Gurrutxagaren obra. Orain arte pasa ez direnek, igandera bitarteko epea dute. Aieteko Kultur Etxeko gune honetan topatuko dituzue amezketar irudigileak liburuetarako egindako ilustrazioak, liburuak, objektuak, irudiak… Datorren astetik aurrera, Aitziber Alonsoren lanak egongo dira ikusgai Ilustratzaileen Txokoan.

Maite Gurrutxagak (Amezketa, 1983) Mariasun Landa, Juan Kruz Igerabide, Karlos Linazasoro edota Rafa Ugalderen liburuak ilustratu ditu. Duela hilabete gutxi plazaratu zuen Habiak (Txalaparta) liburua, Dejabu Panpin Laborategiarekin elkarlanean. Eta horretaz gain, badu argitalpen propioa argitara emana: Alderik alde (Argitaletxea Edo!).

Amezketako ilustratzaileak bere ibilbidean zehar sortutako hainbat ilustrazio ipini ditu ikusgai Ilustratzailearen Txokoan. Aiete Kultur Etxean aurkitzen da txoko hau, eta erakustoki desberdinetan banatuta dago: armairua, ispilua, pendulu erlojua eta kutxa. Bertan aurkitu daitezke Maite Gurrutxagak liburuetarako egindako ilustrazioak, liburuak, objektuak, irudiak…


2012tik martxan

Galtzagorri Elkarteak eta Donostia Kulturak elkarlanean sortutako Ilustratzaileen Txokoa egitasmoa 2012ko urrian jarri zen martxan eta jada Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga eta Maite Gurrutxagaren lanak egon dira erakusgai.

Ilustratzaileen Txokoa

Ordutegia: Asteartetik ostiralera:16:00 – 20:30

Larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00

Igandeak: 10:00 – 14:00


Aitziber Alonso, ekaina arte

Datorren astean, Aitziber Alonsoren txanda izango da. Eta ekaina arte egongo da bere obra bertan ikusgai. Aitziber Alonsok berak iragarri du bere Facebook profilean, irudi honen bitartez.

 

 

 

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.