Elena Odriozola

Astrid Lindgren Saria eskuratzeko hautagaien artean da Elena Odriozola. Martxoaren 25ean asteartea emango dira sarituen izenak aditzera. Guztira, 68 herrialdetako 238 hautagai daude eta horien artean da Elena Odriozola ilustratzaile donostiarra. 2013an Ilustrazioaren Euskadi Saria jaso zuen Odriozolak.

Astrid Anna Emilia Ericsson (Astrid Lindgren) idazlea gogoan, haur eta gazte literaturaren inguruan lanean aritu ohi diren profesionalak eta erakundeak saritzen ditu Suediako Gobernuak: idazleak, ilustratzaileak, kontalariak eta irakurketa sustatzen aritzen diren erakundeak.

 

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.