Poesiak egunak dira Ean

Asteburu honetan hitzaldiak, errezitaldiak eta kontzertuak Bizkaiko kostaldeko herrian

Gabriel Aresti gogora ekarriz -hasiera egokiagorik ba ote?- abiatu dira Eako Poesia Egunak. Bilbotar idazleak lotura berezia zuen Bizkaiko kostaldeko herri txiki honekin. Bertakoa da Karmelo Landa, Aristiri eskainitako ekitaldi honetan parte hartu duen hizlarietako bat. Fito Rodriguez izan da mahainguruan aritu den beste hizlaria. Gidari lanetan, aldiz, Gorka Arrese aritu da (Susako editorea). Abiapuntua baino ez da izan. Ekitaldi bete dator asteburua Ean.


Gabriel Arestik 1961 urtean idatzi zuen Zuzenbide debekatua poema izan dute hizpide Eako Poesia Egunetako lehen mahainguruan.
Bitxikeria moduan, nabarmentzekoa da poema honek ez zuela argia ikusi Susa argitaletxeak 1986an idazlearen obra guztiak kaleratu zituen arte.
Fito Rodriguezek eta Karmelo Landak poema hobeto ulertzeko hainbat xehetasun eskaini dituzte. Poema kontestualizatzeko datu argigarriak, zinez.
Mahainguruan zehar, hainbat poema errezitatu dituzte Oier Guillanek eta Asier Sarasolak.

Eako udaletxeko areto nagusia jendez gainezka izan da eta kabitu ezinik geratu direnentzat beste gela bat baliatu behar izan dute. Telebista bidezko zuzeneko emankizuna bidez jarraitu ahal izan dituzte Karmelo Landaren eta Fito Rodriguezen azalpenak; Oier Guillenen eta Asier Sarasolaren errezitaldiak.

Saioaren amaieran, partehartzaile denek Erramun Landaren artelan bana jaso dute opari moduan.
“Berban gora iturria, Poesia modernoaren bideetan” izenburupean, ekitaldi bete dator asteburua Ean. Hauxe da Herrijeri Emon Arnasa Kultur Taldeak prestatu duen egitaraua:

UZTAILAREN 16a (ZAPATUA)
Hitzaldia: Harrietatik anfetaminetara: 20 urte euskal poesian
Hizlaria: Beñat Sarasola
Aurkezlea: Leire Lopez Ziluaga
Ordua: 10:30ean
Tokia: Udaletxean.

Errezitaldia: Bitsa eskuetan
Poeta: Miren Agur Meabe
Musikaria: Ibone Ibazeta
Ordua: 13:00etan
Tokia: Talaian.

Herri-bazkaria
Ordua: 15:00etan
Tokia: Bedaronan.

Kontzertua: Eta tira eta tunba
Musikaria: Joseba Tapia
Ordua: 18:00etan
Tokia: Apikalen.
Poema errezitaldia: Poemen bizi-harian
Poemak: Jon Benito, Mikel Etxaburu, Elena Medel eta Karmele Igartua (in memoriam).
Musikariak: The Soulstompers
Ordua: 22:00etan
Tokia: Eako frontoi atzean.

Irrati-performancea: Txori mugariak
Hitzak: Maialen Lujanbio
Soinua: Xabier Erkizia
Ordua: 23:00etan
Tokia: Eako frontoi atzean.

UZTAILAREN 17a (DOMEKA)
Hitzaldia: Txindurriak eta arrosak: nire poetikaren bila, bost emakume poetaren bitartez
Hizlaria: Elena Medel
Aurkezlea: Leire Bilbao
Ordua: 11:00etan
Tokia: Beletxen.

Kantaldia: Esperantzaz haziak
Ahotsa: Maddi Oihenart
Musika: Jeremie Garat
Ordua: 13:00etan
Tokia: Gizonen moilan.

Herri-bazkaria
Ordua: 15:00etan
Tokia: Natxituko bolatokian.

Errezitaldi antzeztua eta musikatua: Zer egin poema batekin
Aktoreak: Ramon Agirre eta Inazio Tolosa
Ordua: 17:00etan
Tokia: Ermintxo hotel atzeko belartzan.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>