Mo Yan-en “Hori da umorea, maisu!” liburuaz solasean

AZALA HORI DA UMOREA

Mo Yan-en Hori da umorea, maisu! (Elkar, 2013) liburua izango dute mintzagai. Itzultzaileak: Aiora Jaka eta Maialen Marin.

Mo Yan-ek Nobel saria jaso zuen 2012an, eta liburu hau Jokin Zaitegi sariari esker plazaratu da.

Gizakiaren grinak eta ergelkeriak erakusten dituzte Mo Yanen istorioek, ironiaz, samurtasunez eta gordinkeriaz. Gosea eta behar gorria zer diren dakien eta inoiz ahazten ez duenaren begiradaz aztertzen ditu bere herrialdearen historia eta gaur egungo kontraesanak, on-gaiztoak bereizten ez dituen modu bortitz eta ederrean.

Tradizioa eta modernitatea elkartzen ditu Mo Yanek, Txinako ondarea eta mendebaldeko idazleen irakurketa. Oinarri errealista dute haren kontakizunek, magiaren eta umore beltzaren ukituekin zipriztindua. Kritiko agertzen da bere sorterriko gaitzekin, baina giza makurkeria ulertzen dakienaren enpatiaz.

This entry was posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda. Bookmark the permalink.

Comments are closed.