Hatsaren Olerki Bildumaren aurkezpena iruditan

Egunotan Hatsa elkartearen ekimenen inguruan eskaini dizkizuegun artikuluak osatzeko, hementxe duzue apirilaren 3an egindako Olerki Bildumaren aurkezpena iruditan.


Hatsaren Olerki Bildumako parte hartzaileak Senpereko Larraldean.

”Gu, euskaldunentzat, maizetan ‘Poesia’ hitza erabiltzen badugu, literario genero baten izendatzeko bezala hartzen dugu. Usu poesia egilea nahiago dugu deitu: Olerkaria, eta ez Poeta, horrela gure inkontzientzian oihartzun eztiagoa du, gure bizimoldetatik hurbil, ‘egile bat’ bezala ikusten baitugu, arrotasun gutiagorekin baina, ere, naski, nekezi gehiagorekin…”

”Mundua gizonarentzat egina da,
baina ez gizona munduarentzat”.

”Ikusi dugu goizean
Senpereraino heltzean
Larraldeako ertzean
baserri handi ez hain xuriak
hartu gaitu babesean
idazleak jolasean
euskal hitzen baratzean
olerkiak bihotzean”.

”Gero… begiekin ikusten ez denean…
sentitzen al da?”

”Eman zaidazu hats bigun
musika biok dagigun
geurea dugun urbegi honek
ea zer opatzen digun”

”etxe barruko enkontruak desenkontru bihurtzen dituztenak
errepidean nola bizitzan begirunearen seinaleaz
ohartzen ez direnak dira benetan despistatuak”

”Azkenik isildu,
Joan,
Begiak urdindu
Ezerezera itzuli,
Lur izan!”

”Paisaia hegaztia da”.

”Idazten dudanak ez dauka iraganik
baina etorkizuna izan dezan saiatuko naiz
hau iragan bihurtzea nahiko nuke
gehiago ez dut iraganik gabekorik idatzi nahi”

”Laguntza eskaini didan horri
zor diot naizena.
Musikagile, idazle, e.a. zareten guztioi,
musikazale, irakurle, e.a. zareten guztioi
zor dizuet naizena”.

”Izan zaitezen su a
argi ta su a”

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>