Bustilehorreko poemetan murgiltzeko aukera

Otsailean estreinatu zuten Jose Luis Otamendik eta Juan Azpillagak Bustilehorreko poemak (itsasoa eta jendea) errezitaldia, poesiaren lerro arteak irudia eta musikarekin osatuz. Azkoitian eta Azpeitian lotu dituzte hitzordu berriak. Ikuskizunean murgiltzen hasteko Otamendiren ahotsa ekarri dizuegu ubera honetara.


“Mundua” poema:

Poesia errezitatzeak bere kode propioak ditu, bere ahalak eta arriskuak. Poema on batek ez du errezitaldi on bat bermatzen, gutxitan topatzen ahal dira oholtzan poemaren funtsa eta hondoari eusten dioten poetak. Jose Luis Otamendik badu gaitasun hori, bere errezitaldien kadentziak bat egiten du guztiz haren poetikarekin, bere poesiagintzan funtsezkoa den barne-erritmoarekin.

Bustilehorreko poemak (itsasoa eta jendea) errezitaldian Erlojuen mekanika (Susa, 2007) liburuko poemak dira ardatza. Horrez gain, ikuskizunean oreka berezia sortu duen talka bilatu dute Juan Azpillagaren musikarekin. Errezitaldiarekin batera Robert J. Flahertyren Aranngo jendea (1934) dokumentaleko irudiek ezusteko leiho bat zabaltzen diote poemen aukeraketari.
Orain arte Gernikako Poesiaren Astean, Zestoako Tanbolin herri-aldizkariaren urtebetetze ekitaldian eta Eako poesia egunetan ikusi ahal izan da ikuskizuna, Eako kasuan Natxituko kanposantuaren ez ohiko testuinguruan gainera.
Hauek izango dira errezitaldia entzun-ikusteko hurrengo aukerak:

Azaroaren 28an, igandea, arratsaldeko 19:00etan Azpeitiko Gaztetxean.
Abenduaren 19an, igandea, arratsaldeko 19:00etan, Azkoitiko Mataderian.
Otamendiren ahotsa entzun daiteke Susaren webgunean.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>