Repentistak eta payadoreak Euskal Herrian izango dira datorren astean

Kubako inprobisatzaileak dira repentistak, eta argentinarrak zein uruguaiarrak, payadoreak. Datorren astean Gasteizen egingo den kongresu batean parte hartuko dute Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno Urugaiko payadoreek eta Alexis Diaz Pimienta repentista kubatarrak. Lehendik ere Euskal Herrian izanak dira hirurak, 2003an Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolaturiko Nazioarteko Topaketen arira. Oraingo honetan, Plazarik Plazera titulupean zenbait emanaldi egingo dituzte bertsolariekin batera. Gainera, Angel Luis Aguilar eta Ruben Aguilar musikariak ere izango dituzte lagun. Hona, hitzorduen berri:




AZAROAREN 29an, ASTELEHENA
Gasteizko Bibat museoan iluntzeko 20etan
Payadoreak: Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno
Bertsolariak: Oihane Perea eta Manex Agirre
Gernikako Elai-Alai aretoan, iluntzeko 19:30etan
Repentistak: Alexis Díaz Pimienta Aguilar anaiekin batera
Bertsolariak: Onintza Enbeita eta Etxahun Lekue
AZAROAREN 30a, ASTEARTEA
Gasteizko Parral tabernan, iluntzeko 20:30etan
Repentistak: Alexis Díaz Pimienta Aguilar anaiekin
Bertsolariak: Iñaki Viñaspre eta Izar Mendiguren
ABENDUAREN 1a, ASTEAZKENA
Gasteizko Santa Maria katedralean 12etan
Payadoreak: Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno
Repentistak: Alexis Díaz Pimienta Aguilar anaiekin batera
Bertsolariak: Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio
Bilboko Alhondigan, iluntzeko 19:30etan
Payadoreak: Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno
Repentistak: Alexis Díaz Pimienta Aguilar anaiekin batera
Bertsolariak: Sustrai Colina eta Fredi Paia
ABENDUAREN 2a, OSTEGUNA
Iruñeako Gurutze Plazan, iluntzeko 20etan
Payadoreak: Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno
Repentistak: Alexis Díaz Pimienta Aguilar anaiekin batera
Bertsolariak: Amets Arzallus eta Julio Soto
ABENDUAREN 3a, OSTIRALA
Donostiako Antzoki Zaharrean, 20etan
Payadoreak: Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno
Repentistak: Alexis Díaz Pimienta Aguilar anaiekin
Bertsolariak: Jon Maia eta Beñat Gaztelumendi
ABENDUAREN 4a, LARUNBATA
Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, iluntzeko 20:30etan
Payadoreak: Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno
Repentistak: Alexis Díaz Pimienta Aguilar anaiekin batera
Bertsolariak: Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio
ABENDUAREN 5a, IGANDEA
Durangoko San Agustin kultur gunean iluntzeko 19etan
Payadoreak: Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno
Repentistak: Alexis Díaz Pimienta Aguilar anaiekin batera
Bertsolariak: Unai Iturriaga eta Igor Elortza
Bi bideo ere gehitu dizkizuegu: Xabi eta Fredi payatarrek Wilson payadore argentinarrarekin 2007an Algortan egin zuten saio gogoangarria da bata. Bestean, Mariela Acevedo payadore uruguaiarra entzun dezakezue inprobisatzen.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>