barikuko erretratuak

Paris

Handik dator albistea, eta harekin batera argazkia. Victor Hugo aretoan, Frantziako Asanblada Nazionalean bildu da Euskal Herriko Bake-konferentzia. Manifestua plazaratu dute: Paris Euskal Herriko bakearen alde.

Berriz hasi da karranka Victor Hugoren orga, bi idi eta bi gurpil sendoko hura, mendian legoa bete barne entzuten zen soinu ikaragarria ateratzen zuena… Esperantzari, leiho bat zabaldu omen diote… Beste bat, Parisen oraingoa.

Ideia ez da originala. Eta mezua ez da berria. Gerezirik onena ere zapuzten da, luzaroegi arbolan zintzilika.

 

Jose Inazio Basterretxea

About Jose Inazio Basterretxea

Galdakao (Bizkaia), 1959-06-07
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.