Abian da Marrazioak topaketen zazpigarren deialdia

Galtzagorri elkarteak antolatzen ditu Marrazioak topaketak, Gipuzkoako Aldundiko Kultura Zuzendaritzak babestuta. Literaturaren eta ilustrazioaren arteko zubiak sendotzea dute asmo, eta ilustratzaileei bideratutako 35 orduko ikastaroa da. Aurten, urriaren 19tik 23ra bitarte egingo dute, Donostiako Komikigunean, Elena Odriozola eta Gustavo Puertaren gidaritzapean. Gauzen lezioa hartu dute lelo gisa.

marrazioak-7-kartela

Gauzen lezioak lelopean antolatu dituzte aurten Galtzagorrik elkartekoek Marrazioak topaketak. 2009an ekin zioten proiektuari eta ordutik urtero egin dituzte. Ilustrazioa sarritan gutxietsi egiten da, bigarren mailakotzat jo. Hala ere, ilustrazioak garrantzia handia du literaturan, bereziki haur eta gazteenean. Hori dela eta, ilustrazioari presentzia eta inportantzia atzera emateko modu bat dira Marrazioak topaketak.

Orain arte Artelekun egin izan dira, baina aurten, estreinakoz, Komikigunean bilduko dira aukeratutako 12 ilustratzaileak. “Gauzen lezioak” da 7. edizio honen leloa, XX. mendean argitaratzen ziren dibulgazio-liburuxka batzuei erreferentzia eginez. Obra horiek jakintza eta zientzia gertuagotik ezagutzeko aukera ematen zuten, gauza ustez konplexu eta arrotzak ulertzen ikasten laguntzen zuten. Hori oinarritu hartuta, antolatzaileek zera lortu nahi dute:

“Beraz, Marraz(i)Oak VII-n formatu eta genero grafiko zaharrak berreskuratuko ditugu. Gauza arruntek piztu dezaketen lilura sentsaziotik sortzen den ilustrazioa berrekuratzeko asmoa dugu. Gure azken helburua ezagumena eta jakiteko gogoa piztea da.

Hala, Marraz(i)Oak-en, aurten, jakituriaren zuhaitzak, mapak, eskolako laminak, panoramikak… egin ahal izango dituzte izena eman eta aukeratuak diren ilustratzaileek”.

Deialdia uztailaren 17an amaitzen da, eta parte hartu nahi dutenek dokumentazioa eta ariketa zehatz bat aurkeztu beharko dituzte. Oinarriak hemen irakur daitezke, osorik.

Iazko edizioari buruz hauxe diote Elena Odriozolak eta Gustavo Puertak

 

 

 

 

 

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.