Badatoz Eako poesia egunak

Aurten uztailaren 17tik 19ra

Hamabigarren edizioa dute aurtengoa Eako Poesia Egunek. 2003an ekin zion Eako Herrijari Emon Arnasa elkarteak poesiaren bueltako jaialdi bat antolatzeari, eta hamarkada honetan egindako lanaren fruitu, euskal literaturako plaza ezagunenetako bat dugu, poesiari osoki eskainita dauden apurretakoa. Oraindik ez dute egitarau osoaren berri eman, baina ireki berri duten Twitter kontuari esker dagoeneko jakin ditugu aurtengo edizioan gertatuko diren gauza batzuen berri.

CHucTSZWcAA_rxx

Eta zer lotura zegoen, bada, Eako herriaren eta poesiaren artean? Antolatzaile-taldeko Asun Landako Argiako erreportaje honetan esan zuenez: “Gabriel Aresti poeta eta euskaltzale ezaguna Ean bizi izan zen bere azken bi urteetan, eta poema ederrak idatzi zituen berton: Eako koplak, Enaren begiak… Orain dela bost urte bere testigua hartu genuen eatarrok, pentsatzen dugulako zorra kitatu behar dugula poeta handiarekin, eta berak idatzitakoa ezagutu eta ezagutarazi”.

Arestiren figurari lotutako jaialdia da, beraz. Abiapuntuan, behintzat. Bestelako proposamen eta askotariko autoreak ere biltzan baititu Eak, tartean izaten dira musika-kontzertuak, hitzaldia, herri-bazkarik eta afariak, eta, noski, poesia-errezitaldiak. Halaber, urtero Zaldiarri liburuxka argitaratzeko ohitura ere hartu dute antolatzaileek, eta horiek eskuratzeko aukera ere badago sarean, hemen.

Orain zenbait aste Twitter kontua abian jarri eta jaialdiaren nondik norakoei buruzko zertzelada batzuk zabaldu zituzten. Tartean, data. Aurten uztailaren 17tik 19ra bitarte egingo dituzte. Aresti izan zuten hasieratik gogoan, Goikolean idatzi baitzuen poetak Joxepa Mendizabalen olerkia sonatua.

Gutxi bada ere, momentuz zer dakigu? Bada Jose Luis Otamendik errezitaldia egingo duela, Kapital Publikoa lana ardatz hartuta, Portusolo etxe ondoko soloan. Eta Maialen Lujanbiok hitzaldia egingo duela uztailaren 18an, goizeko 11tan. Gaia: Poesia (zubi bat) Bertsolaritza. Badakigu, bestalde, aurtengo edizioak leloa ere aukeratu duela: Poesia ezin da kabitu. Eta, urtero bezala, Erramun Landak egindako kartela ikusteko aukera ere izan dugu.

Laster iragarriko dituzte ekitaldi guztiak, baina, bien bitartean, @Eakopoesia jarraitzea gomendatzen dizuegu, besteak beste, munduko poeten harribitxiak ekartzen ari direlako euskarara. Uztaileko hitzordurako amu hoberik…

CHucTSZWcAA_rxx

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

0 Responses to Badatoz Eako poesia egunak

  1. Begoña Agirre says:

    kaixo, pozaz saiatuko naiz joaten..bitartean mesedez nun lor dezaket “poesia ezin da kabitu” EA 2015 kartel horretako pare bat …Airoportuan eginten dut lan eta han irudiak jartzea gustatuko litzaidake …mila esker ,b.

  2. asun landa says:

    Kaixo Begoña !!

    Pozik utziko dizkizut, zure izenean, kartel batzuk Bilboko Plaza Berriko Cafe Bilbaon, bai??