Szenatokian parte hartzeko deialdia zabaldu du EHAZEk

Urrun dago oraindik hurrengo Durangoko Azoka izango dena, baina dagoeneko hasi zaizkigu iristen hari loturiko proposamenak. EHAZE-Antzerkizale elkarteak kasu, Szenatokian parte hartzeko deialdia zabaldu berri du. Uztailaren 22a bitarte aurkez daitezke proposamenak.

szenatokia_logoa

2015ko Durangoko azokak abenduak 4tik 8ra zabalduko ditu bere ateak eta urtero bezala Szenatokia gunea San Agustin aretoan izango da. Szenatokia arte eszenikoen gunea da, EHAZEk eta San Agustin aretoak elkarlanean koordinatzen dutena.

SZENATOKIKO MARATOIAren bosgarren edizioa izango da aurtengoa, eta EHAZEk bertan oarte hartzeko deialdia zabaldu du. Hauek dira oinarriak:

ZER DA MARATOIA?

Euskarazko antzezlanen lagin edo zati laburrak ikusteko aukera ematen digun ekimena da. Maratoiaren helburua, Euskal Herriko antzerkiaren erakusleiho izatea da. Ikusleak antzokitik beren gustuko emanaldiak osorik ikusteko gogoz irtetea eta ikusle eta sortzailea harremanetan jartzeko gune egoki bat sortzea.

NOIZ?

Abenduaren 6an izango da. Zortzi taldek hartu ahal izango dute parte, lau antzezlan goizez eta beste lau arratsaldez.

PARTE HARTZAILEEN BETE BEHARRAK:

Euskaraz sortutako antzezlana izan behar du.

Aurkeztuko den lagin edo zati laburrak 15 minutukoa izan behar du. (Pelikula bateko trailer baten moduan).

Helduei zuzendutako antzezlana izango da.

info@ehaze.eus helbidera bidali beharrekoak: taldearen izena, harremanetarako email eta telefono zenbakia eta antzezlanari buruzko informazioa (sinopsia, argazkiak…).

AUKERAKETAKO IRIZPIDEAK:

Aurkezten direnen artean, lurraldetasunari begiratuko zaio.

Antzerki talde guztiak onartuko dira. (Profesional, elkarte, herri antzerki…)

Antzezlan berriak kontutan hartuko dira.

Ezin bestekoa izango da euskaraz eta Euskal Herrian sortua izatea.

 

MARATOIrako lehenengo deialdia ekainaren 17an ireki da, eta uztailaren 22an itxiko da.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.